DeustoForum. “Elecciones en Estados Unidos: Donald Trump vs. Kamala Harris. Una fecha para la historia”
Une historiko honen garrantziaz jabetuta, DeustoForumek atsegin handiz gonbidatzen zaitu Aimar Bretos kazetari ezagunaren eta Cadena Ser kateko Hora 25 programaren zuzendariaren, David Coury kazetariaren eta Wisconsingo Unibertsitateko irakasle katedradunaren arteko solasaldira. Horiek lagunduko digute nazioko eta nazioarteko politikarekin, kanpainako estrategia eta mezuekin, komunikabideen estaldurarekin eta hauteskunde-prozesuarekin lotutako gaiak argitzen.
Ildo horretan, elkarrizketak sakonduko du nola aldatu den kanpaina Bidenen ordezkapenetik Harrisera, nola aurkezten den hautagai bakoitza, nola funtzionatzen duen AEBetako boto sistemak, swing states edo zalantzazko estatuak deiturikoak zer diren, emaitzaren arabera jokoan dauden gai garrantzitsuenak, Estatu Batuetako hauteskundeen emaitzak munduko gainerako herrialdeetan duen eragina edo hauteskundeak nork irabaziko dituen, besteak beste.
Aldibereko itzulpen-zerbitzua eskainiko da ingelesetik gaztelaniara.