All posts by ainare.artetxe@deusto.es

UNIJES Zentroetako Liburutegietako Homologoen taldearen jardunaldia

UNIJES Zentroetako Liburutegietako Homologoen taldearen jardunaldia

Jornada del Grupo de Homólogos de Bibliotecas de Centros UNIJES
2023/04/27
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitatean UNIJES zentroetako liburutegietako homologoen taldearen jardunaldia izango da. Jesuiten Hezkuntza Erakundeen estatuko sarearen liburutegi-esparruan egiten den lanari buruz eztabaidatu eta elkarrengandik ikasteko bilduko dira ordezkariak.
 
Etiketak

UNIC CityLabs Festival

UNIC CityLabs Festival

UNIC CityLabs Festival
2023/04/25 - 2023/04/26
08:30 - 17:30
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitateak, UNIC Aliantza Europarraren parte gisa, UNIC CityLabs Festival-a antolatuko du apirilaren 25 eta 26an. Ekitaldi honen helburua unibertsitateak hiriekin elkartzea da, esperientziak eta erronka komunak partekatzeko eta gure hiri eta komunitateetan eragin soziala sortzeko modu berritzaileak sortzeko, esperientzia-jardueren bidez. Apirilaren 26an, Deustuko Unibertsitateko elkartearentzat eta Bilboko herritarrentzat irekiko da ekitaldia. Parte hartzaileek aukera izango dute UNIC Aliantza osatzen duten unibertsitateetako beste 9 ordezkaritzekin saio espezifikoetan parte hartzeko. Jarduerei dagokienez, tour postindustriala egingo da, Bilboren iraganean, orainean eta etorkizunean zehar. Bertoko kultura, hizkuntza eta historia hobeto ezagutzen lagunduko duten 4 gune bisitatuko dira:  
  • Itsasadarra: iragan industrialetik garapenerako ardatz natural izatera
  • Zorrotzaurre: ezagutzaren eta garapen jasangarriaren uhartea
  • Cultural Drivers: nazioarteko hiri-erreferentziak eta abangoardiako proiektuak 
  • Bilbo: ekitaldien eta euskal nortasunaren hiria
  Bisitekin batera, tailerrak egingo dira, Bilboren erronkak UNIC aliantzaren gainerako hirietan emandako esperientziekin eta erantzunekin alderatu eta partekatzeko. Programa osoa: webgune honetan Erregistroa: doakoa esteka honen bidez Hizkuntza: ingelesa  
 
Etiketak

Foru hauteskundeei buruzko eztabaida

Foru hauteskundeei buruzko eztabaida

Debate electoral foral
2023/04/18
10:30 - 12:00
Gradu aretoa
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 
Foru hauteskundeei buruzko eztabaida. Parte hartzaileak: Eider Mendoza (EAJ-PNV), Maddalen Iriarte (EH Bildu), José Ignacio Asensio (PSE-EE), Miren Echeveste (Elkarrekin Podemos), Mikel Lezama (PP). Eman izena!
 
Etiketak

Udal hauteskundeei buruzko World kafea

Udal hauteskundeei buruzko World kafea

World café municipal
2023/04/28
10:00 - 12:00
Foro aretoa
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 
Udal hauteskundeei buruzko World kafea, talde txikietan gure hiriko gai garrantzitsuenei buruz hitz egiteko. Parte hartzaileak: Eneko Goia (EAJ-PNV), Juan Karlos Izagirre (EH Bildu), Marisol Garmendia (PSE-EE), Borja Corominas (PP), Víctor Lasa (Elkarrekin Podemos). Eman izena!  
 
Etiketak

Kirol Eguna (Bilbo)

Kirol Eguna (Bilbo)

Día del Deporte (Bilbao)
2023/04/05
09:30 - 13:30
Xabier Kirolgunea
Xabier Kirolgunea
Gehitu Google Calendarrera

 
Kirol Eguna
apirilak 5, 9:30
Xabier Kirolgunea
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd2fhmEQJ8Wnuxy4wJpJr1TTD2JkmkIiiFBdFuv1CFDCpX9VA/viewform
GARRANTZITSUA:
  • Padelaren kasuan, bikoite bakoitzeko pertsona bakarraren izen ematearekin nahiko izango da.
  • 7ko futbolaren, areto futbolaren eta saskibaloiaren kasuan, kapitainaren izen ematearekin nahikoa izango da.
 
Etiketak