UNIC CityLabs Festival

UNIC CityLabs Festival
2023/04/25 – 2023/04/26
08:30 – 17:30
 
Deustuko Unibertsitateak, UNIC Aliantza Europarraren parte gisa, UNIC CityLabs Festival-a antolatuko du apirilaren 25 eta 26an. Ekitaldi honen helburua unibertsitateak hiriekin elkartzea da, esperientziak eta erronka komunak partekatzeko eta gure hiri eta komunitateetan eragin soziala sortzeko modu berritzaileak sortzeko, esperientzia-jardueren bidez.

Apirilaren 26an, Deustuko Unibertsitateko elkartearentzat eta Bilboko herritarrentzat irekiko da ekitaldia. Parte hartzaileek aukera izango dute UNIC Aliantza osatzen duten unibertsitateetako beste 9 ordezkaritzekin saio espezifikoetan parte hartzeko. Jarduerei dagokienez, tour postindustriala egingo da, Bilboren iraganean, orainean eta etorkizunean zehar. Bertoko kultura, hizkuntza eta historia hobeto ezagutzen lagunduko duten 4 gune bisitatuko dira:

 

  • Itsasadarra: iragan industrialetik garapenerako ardatz natural izatera
  • Zorrotzaurre: ezagutzaren eta garapen jasangarriaren uhartea
  • Cultural Drivers: nazioarteko hiri-erreferentziak eta abangoardiako proiektuak 
  • Bilbo: ekitaldien eta euskal nortasunaren hiria

 

Bisitekin batera, tailerrak egingo dira, Bilboren erronkak UNIC aliantzaren gainerako hirietan emandako esperientziekin eta erantzunekin alderatu eta partekatzeko.

Programa osoa: webgune honetan

Erregistroa: doakoa esteka honen bidez

Hizkuntza: ingelesa

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>