All posts by ainare.artetxe@deusto.es

Kalistenia egiten hasteko ikastaroa

Kalistenia egiten hasteko ikastaroa

Taller Iniciación a la Calistenia
2022/05/10 - 2022/05/12
15:30 - 17:00
Xabier Kirolgunea
Xabier Kirolgunea
Gehitu Google Calendarrera

 
Kalistenia egiten hasteko ikastarora praktikora gonbidatzen zaitugu, zure gorputzeko pisuarekin entrenamendua egiteko ezaugarriak eta onurak ikasteko. Bertan azalduko dira Bilbao Osasun Parkeak sarearen kalistenia parkeetan erabiltzen den mugikorrerako doako aplikazioa. Horri esker, jarduera egiteko aukera izango duzu era gidatuan, egituratuan eta autonomoan. Egunak: maiatzak 10 eta 12 Ordua: 15:30-17:00 Lekua: 1º Sesioa: Xabier Kirolgunearen 1 Gimnasioa - 2º Sesioa: Sarrikoko Parkea. Horretarako izen-emate galdetegia bete beharko duzu, tokiak mugatuak baitira.
 
Etiketak

Music Pote: Zaria abesbatza

Music Pote: Zaria abesbatza

Music Pote: Coro Zaria
2022/05/12
17:00 - 17:30
deusto donostia
Gehitu Google Calendarrera

 
Zaria abesbatzako bost kide gazte izango dira hurrengo Music Poteko protagonistak. Koru honetan askotariko musika estiloak interpretatzen dituzte, errenazimenduko musikatik hasi eta Grease, Queen edo Beatles bezalako musikaletaraino; eta hainbat herrialde eta hizkuntzatako lanak ere lantzen dituzte, hala nola japoniera, gaztelania, euskara, latina, frantsesa, alemaniera. Music Potean ingelesez, euskaraz eta latinez abestuko dute.
 
Etiketak

Berrikuntza eta kalitateko Unibertsitateko X Jardunaldia

Berrikuntza eta kalitateko Unibertsitateko X Jardunaldia

X Jornada de Innovación Docente y Calidad
2022/06/08
09:30 - 13:30
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Oraingo honetan, Irakaskuntza eta Kalitatea Berritzeko X. Jardunaldiak unibertsitateko esperientziak eta praktikak izango ditu ardatz, unibertsitateko ikasleen prestakuntza integrala garatzeko eta iraunkortasunari hainbat ikuspegitatik erantzuteko (unitate didaktikoaren zeharkako konpetentzien garapena; GJPen proiektu eta jardueren diseinua eta garapena; 2030 agendaren eta GJHen garapena, besteak beste).
 
Etiketak

Talentu juridikoa orientatzeko esperientziak: Abokatutzaren ariketa euskaraz, aukerak eta etorkizuneko erronkak

Talentu juridikoa orientatzeko esperientziak: Abokatutzaren ariketa euskaraz, aukerak eta etorkizuneko erronkak

Experiencias para orientar el talento jurídico:
2022/05/05
16:00 - 16:45
Online
Gehitu Google Calendarrera

 
Gaur egun, euskera gero eta gehiago erabiltzen da gure gizartean, baina bere potentzialtasun osotik urrun oraindik. Gure Autonomia Erkidegoan hizkuntza ofiziala denez, herritarrek eskubidea dute Justizia Administrazioarekin dituzten harreman guztietan erabiltzeko, eta, beraz, arlo juridikoko profesionalei dagokigu (abokatu, epaile, fiskal, Justizia Administrazioaren zerbitzupeko langileoi…) euskera behar bezala erabiltzea eta zerbitzuak hizkuntza horretan eskaintzea, hizkuntza-eskubideak egia bihurtzeko, eta euskarak eremu juridikoan dagokion tokia har dezan.
Euskaraz egingo dugun webinar honetan, euskaraz jardun eta lan egiten duten bi abokaturekin hitz egiten dugu, lanbidean euskaraz aritzeko aukerak eta erronkak jorratzeko:
  • Markel Bollar, HIRITEKeko abokatu urbanista
  • Iñigo Lakarra, ELA sindikatuko abokatua
Moderatzaileak dira:
  • Gorka de Beristain, Bizkaiko AEOko Pedro Ibarreche Praktika Juridikoko Eskolako Ikasketa-burua
  • Lorenzo Goikoetxea, Deustuko Unibertsitateko irakaslea
Izena eman
 
Etiketak

Enpresen Lasterketaren XIII. edizioa

Enpresen Lasterketaren XIII. edizioa

XIII edición de la Carrera de Empresas
2022/05/15
10:00 - 11:30
Alderdi Eder (Donostia)
Mundaiz, 50, 20012, Universidad de Deusto
Gehitu Google Calendarrera

 
La Universidad de Deusto participará en la XIII edición de la Carrera de empresas que tendrá lugar el domingo 15 de mayo a las 10:00h en San Sebastián. Esta prueba destaca por su recorrido llano al borde del mar (8,5 km) especialmente diseñado para disfrutar de las 3 playas donostiarras. “El deporte es un factor de vida saludable y una actividad que contribuye al fomento de las relaciones interpersonales, a construir comunidad y sentimiento de pertenencia, y a proyectar Deusto en nuestro entorno.  Más información  
 
Etiketak

Familia Enpresaren Jardunaldiaren XXII. edizioa

Familia Enpresaren Jardunaldiaren XXII. edizioa

XXII edición de la Jornada de la Empresa Familiar
2022/05/12
15:30 - 19:30
Donostiako campusa
Mundaiz, 50, 20012, Universidad de Deusto
Gehitu Google Calendarrera

 
Datorren maiatzaren 12an, osteguna, izango da Familia Enpresaren Jardunaldiaren XXII. edizioa, Deusto Business Schoolek eta Antonio Aranzabal Fundazioak antolatua, “Familia Enpresa: Etorkizuneko proiektuak”  gaiaren inguruan. Jardunaldian honakoek hartuko dute parte: 16:00etatik 16:45era: GHI Smart Furnaces Taldea Iñigo Guinea jn. GHI Smart Furnaces Taldeko gerentea eta hirugarren belaunaldiko kidea. 1937an sortua, GHI Hornos Industriales enpresa Bizkaiko familia ingeniaritza bat da, hirugarren belaunaldikoa. Metal mota guztien, bereziki aluminioaren, fusio, tratamendu termiko eta berotzerako instalazioen soluzio integralak eskaintzen ditu. Nazioartean oso hedatua, Galdakaoko enpresa honek 30 milioi euroko fakturazioa du gaur egun eta 150 pertsonako lantaldea. 2021ean Antonio Aranzabal saria jaso zuen enpresak. 16:45etik 17:30era: ECHEMAR José Manuel Echarri jn. Echemarreko gerentea eta bigarren belaunaldiko kidea. Echemar 1974an sortu zen. Gaur egun, ia mende erdia igaro denean, enpresak 300 kamioi eta 400 atoi inguru ditu, 300 langiletik gorako lantaldea eta 40 milioi euroko fakturazioa. Garraio enpresa honek hainbat sari jaso ditu: Michelinen Quality Award saria jaso zuen 2015ean; Renaulten Zerbitzuaren Kalitatearen saria, 2017an; eta Todotransporteren Enpresa Ibilbidearen saria, 2019an. 17:30etik 18:00etara: kaferako atsedena 18:00etatik 18:45era: DELAVIUDA Confectionery Group Isabel Sánchez Tejado and. Delaviuda Confectionery Group taldeko kontseilari ordezkaria. Delaviuda Confectionery Group enpresa orain dela ia 100 urte sortu zuen López familiak. Gozoak, barrak eta snackak egiten ditu, Delaviuda eta El Almendro markekin saltzeko. Enpresa eraldaketa prozesu bete-betean dago, nazioartekotzean, salmenten urtarokotasuna gutxitzean eta berrikuntzan aurrerapausoak emateko. Hiru erronka estrategiko horiek lortzen laguntzen du digitalizazioak eta pertsonengan oinarritutako kudeaketak. Horrela bermatu nahi du Taldeak hazkunde iraunkorra. Gaur egun, hiru negozio unitatetan banatuta, 100 milioi euro inguruko fakturazioa du eta 500 langile baino gehiagoko lantaldea. Produktuak 60 herrialde baino gehiagotara esportatzen ditu. 18:45etik 19:30era Antonio Aranzabal saria ematea eta jardunaldiaren amaiera instituzionala
 
Etiketak

Zenbatu Antzerki taldeak aurkezten du: Hemen gaude

Zenbatu Antzerki taldeak aurkezten du: Hemen gaude

El grupo Zenbatu Antzerki presenta: Hemen gaude
2022/05/02
11:00 - 13:00
Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Maiatzaren 2an, astelehena, Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean "Estamos aquí/Hemen gaude" antzezlana antzeztuko da, Bizitegi Elkarteko Zenbatu Antzerki Taldeak egina. Jarduera Gizarte Hezkuntza Graduko 'Hezkuntza Iraunkorra eta Garapen Komunitarioa' irakasgaiaren barruan egingo da, jendearentzat irekia eta 11:00etatik 13:00etara izango da. Antzezpenaren ondoren, bizitza osoko ikaskuntzaren garrantziari buruzko mahai-ingurua izango da.
 
Etiketak

“Pobreza y Medios de Comunicación: Galdera-erantzunak” jardunaldia

“Pobreza y Medios de Comunicación: Galdera-erantzunak” jardunaldia

Jornada “Pobreza y Medios de Comunicación: Galdera-erantzunak”.
2022/05/04
09:00 - 14:00
Loiola Centrum
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Gehitu Google Calendarrera

 
Maiatzaren 4an, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean, Cáritas Gipuzkoak eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako “Pobreza y Medios de Comunicación: Galdera-erantzunak”  jardunaldia izango da, honako alderdi hauei buruz hausnartzeko eta sakontzeko balioko du: Nola komunikatzen dute komunikabideek pobrezia? Zer da zilegi erakustea, informatzea… eta zer ez? duintasuna, hurbiltasuna, errespetua… Jardunaldiaren egitaraua
 
Etiketak

Bizitzaren amaierako galderak: ikuspegi bioetikoa.

Bizitzaren amaierako galderak: ikuspegi bioetikoa.

Interrogantes del final de la vida: perspectiva bioética.
2022/05/05
12:00 - 13:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
“Zahartze aktiboa eta osasungarria” heziketa-zikloaren VIII. hitzaldia. Bizitzaren amaierako galderak: ikuspegi bioetikoa. Hizlaria: Juan Mari Velasco irakaslea Elkartasunak eta miserikordiak bizitza modu gizatiarrean bizitzera gonbidatzen dute, batez ere existentziaren unerik zailenetan, batez ere zaurgarritasuna mila eta bat arrazoirengatik gertatzen denean. Frantzisko aita santuak, bere dokumentu magisterialetan, ezaugarri horiek kokatzen saiatu da (elkartasuna eta errukia), Séquela Christi jarraitu nahi duten pertsona guztiak bizitzaren bilakaeran orientatu eta bereizten dituztenak, zentzua ematen baitute eta gizaki ororen duintasuna aurkitzen baitute beren egunen amaierara arte.  
 
Etiketak

EAZ+ Ingeniaritza Informatikoa: Ikasleekin topaketa

EAZ+ Ingeniaritza Informatikoa: Ikasleekin topaketa

EAZ+Ingeniaritza Informatikako topaketa

EAZ+Ingeniaritza Informatikako topaketa

2022/05/04
18:00 - 19:00
Online
Gehitu Google Calendarrera

 
EAZ + Informatikako Ingeniaritza lehen pertsonan Interresa daukazu EAZ + Informatikako Ingeniaritzako gradu bikoitzean? Seguru galdera asko dauzkazula: nolakoa da egunerokotasuna unibertsitatean? Non egin ahal izango ditut praktikak? Nolakoa da nazioarteko esperientzia? Zein proiektutan parte hartu ahal izango dut? Titulazio hau niretzat da?

Zalantza horiek eta beste batzuk argitu nahi badituzu, konekta zaitez
maiatzaren 4an 18:00etan eta bota galderak zuzenean gure ikasleei. Ez galdu aukera eta entzun bertatik bertara horien esperientziak! Hodei Olaskoaga, Operations Analyst - Glovo. 2020ko promozioa María Aramburu 3. mailako ikaslea Moderatzailea:  Asun Ibáñez, Donostiako Campuseko Dekano ordea. Eman izena
 
Etiketak