Informazio saioa online: Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterra
Zuzenbideko “Online graduondoko informazio saioen” astearen barruan, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak online informazio saiora gonbidatzen zaitu, Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterra ikasteko aukerari buruz, otsailaren 9an, 16:00etan.
Master bakoitzeko arduradunek zehaztasunez azalduko dizkizute hainbat arlo:
- Ikasketa-plana
- Sarrera-profila: zer baldintza bete behar dituzun masterrean sartzeko
- Praktikak
- Eskaintzen dizkizun irteera profesionalak
- Sartzeko prozesua: sartzeko eskabidea aurkezteko jarraitu beharreko urratsak…
Hitzaldia|Next Generation funtsak enpresaren mundura aplikaturik
Hitzaldia|Next Generation funtsak enpresaren mundura aplikaturik
Next Generation funtsen helburua da enpresak sortzea eta I+G+Bn inbertitzen laguntzea, hainbat hobari fiskalen bidez.
Baina, zeintzuk dira maila publikoan eta pribatuan planteatutako jarduera-ildo zehatzak? Eta zein erronka teknologikori egin behar diete aurre? Zergatik hartzen dute garrantzi berezia berrikuntzak, digitalizazioak eta iraunkortasunak?
Gai horietan sakontzeko helburuarekin, Deusto Business Schoolek eta Ibercajak "Next Generation funtsak enpresaren mundura aplikatuak" jardunaldira gonbidatzen zaituzte. Jardunaldi hori JJosefina Piñón,Mazarseko Europako Lankidetza eta Funtsen Saileko zuzendariak eta Ángel Sánchez Siloko lankidetza publiko pribatuko bazkideak emango dute.
Ekitaldia otsailaren 3an izango da, 18:30ean, Deusto Business School-eko 33. gelan, Bilbon (Agirre anaiak kalea, 2).
EMAN IZENA
Bertaratutakoen segurtasuna zaintzeko, ekitaldiak edukiera mugatua izango du. Parte hartzeko aukerarik ez dutenek zuzenean jarraitu ahal izango dute ekitaldia streaming bidez.
Informazio gehiago:
Erich Ibarrola Email: erich.ibarrola@deusto.es Tel: 943 32 66 00 ext 5620
Old World Conference in Phonology
Old World Conference in Phonology
2022/01/26 - 2022/01/28
09:00 - 18:00
Loiola Centrum
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
El campus de San Sebastián de la Universidad de Deusto acogerá a partir del próximo día 26 de enero (y hasta el 28 de enero), la XIX edición del OCP (Old World Conference in Phonology), el Congreso Internacional sobre Fonología que reunirá a investigadores de todo el mundo especializados en fonología y sus campos relacionados
Topaketa Espainiako Bankuko gobernadore Pablo Hernández de Cosekin
Topaketa Espainiako Bankuko gobernadore Pablo Hernández de Cosekin
2022/02/08
09:00 - 10:30
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gonbidapena egiten dizugu PwCrekin batera antolatutako Deusto Business Alumni Topaketan parte hartzera, otsailaren 8an, asteartea, 9:00etan Pedro de Icaza Auditorioan, Bilboko Campusean - Deusto Business School
Hizlaria Pablo Hernández de Cos izango da, Espainiako Bankuko gobernadorea. Gobernadorearen ponentzia makrozuhurtzia-politikaren kontzeptu-esparruari buruzkoa izango da, eta makrozuhurtzia-tresnen zirkular berria esparru horretan nola sartzen den eta arrisku jakin batzuei aurre egiteko hobeto prestatuta egotea ahalbidetuko digun aztertuko du.
Bertan izango dira, halaber, Agustín Garmendia Deusto Business Alumniko presidentea, Asier Atutxa PwCko iparraldeko bazkide zuzendaria eta Alvaro de la Rica Deusto Business Schooleko dekanoa, eztabaidaren moderatzailea.
European & International Business Management (EIBM) Unibertsitate Masterraren Online Informazio Saioa
European & International Business Management (EIBM) Unibertsitate Masterraren Online Informazio Saioa
Deusto Business Schoolek European & International Business Management (EIBM) Unibertsitate Masterraren onlineko informazio saiora gonbidatzen zaitu, datorren otsailaren 28an, astelehena, 16:00etan.
Masterraren arduradunek xehetasunez azalduko dituzte honako alderdiak:
- Ikasketa plana
- Sarrerako profila: zein baldintza bete behar dituzun masterra egiteko
- Praktikak eta lan ibilbideen sailaren laguntza praktika horiek kudeatzeko
- Masterrak eskaintzen dizkizun lan irteerak
- Sarrera prozesua: sarrera eskaera egiteko jarraitu behar dituzun pausoak
- Eskura izan ditzakezun bekak
- …
Kristau Batasunaren aldeko Otoitza
Kristau Batasunaren aldeko Otoitza
2022/01/20
13:00 - 14:00
Kapera Gotikoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deustuko Unibertsitatetik Bilboko Elizbarrutiak antolatzen dauan kristinauen batasunaren aldeko otoitz astera batu gura dogu.
Horretarako, Deusto Campus Fedetik "Gauza guztiak elkarrekin beti berri" otoitzean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu urtarrilaren 20an, osteguna, 13:00etan kapera gotikoan.
Topaketa eta otoitz ekumenikoaren unea izango da.
Odol-ematea Unibertsitatean – Bilboko campusa
Odol-ematea Unibertsitatean – Bilboko campusa
Goizeko 9:15etatik 14:15etara, unibertsitateko Memoria plazan (Ingeniaritzako kafetegiaren ondoan), Bizkaiko odol-emateen unitate ibiltaria egongo da.Osasun, Gizarte Ekintza eta Inklusio Zerbitzuak gogorarazten du odol beharrizana beti dagoela; hori dela eta, odola ematea bezalako elkartasun ekintza altruista eta borondatezkoak sustatzen ditu.Horretarako, Odol-emaileen Elkartearekin batera hitz egin eta aztertzen da zein data izan daitekeen egokiena odola emateko, zer estrategia erabili, non kokatu autobusa eta zelako zabalkundea egin iragarki-tauletan.Animatu egin nahi dugu unibertsitateko elkartea odol-ematea bezalako elkartasun keinuak egiten, asko baitira behar dutenak eta gutxi eskaintzen dugunak. Elkartasun “zaina” baduzu, zu ere gurekin zaude!
Engaged Research Best Practice Seminar – UNIC4ER
Engaged Research Best Practice Seminar – UNIC4ER
La Universidad Europea UNIC, de la que forma parte Deusto, involucra e implica a la ciudadanía, la sociedad civil e instituciones y administraciones públicas socias en el ámbito de la investigación e innovación.
El modelo Ciudad 360º y KAIA Method (aprendizaje, investigación y acción), desarrollados por Deusto Cities Labs Katedra, han sido seleccionados como ejemplo de buenas prácticas de investigación comprometida dentro del proyecto UNIC4ER.
En este seminario presentarán éstas y otras buenas prácticas seleccionadas de universidades de la alianza UNIC. ¿Cuáles son los procesos de conocimiento y empoderamiento necesarios para afrontar los retos de las ciudades postindustriales? ¿Cómo podemos reevaluar la esencia de lo que hacemos como universidades y ciudades para trabajar no sólo para la sociedad sino también con y dentro de la sociedad?
Ponentes:
- Dr Catherine Elsen, University of Liege, InterAct Research Lab
- Dr Johanna Leinonen, Academy Research Fellow, History, Culture and Communication Studies, Faculty of Humanities, University of Oulu, Finland and Dr Johanna Hiitola, University lecturer, Gender Studies, Faculty of Education, University of Oulu, Finland
- Dr Roberto San Salvador del Valle, University of Deusto: Cities Lab Katedra
- Professor Fergus Shanahan, University College Cork, APC Microbiome
Ate Irekien Jardunaldia
Ate Irekien Jardunaldia
2022/01/15
10:00 - 14:00
Donostiako campusa/ Bilboko campusa/Gasteizko egoitza
Mundaiz, 50, 20012, Universidad de Deusto
Urtarrilaren 15ean, 10:00etatik 14:00etara, ateak zabaltzeko larunbata izango dugu Bilboko eta Donostiako campusetan eta Gasteizko egoitzan.
Aurrez aurreko jardunaldia izango da. Hartara, ikasleek titulazioen inguruko zalantzak argitu ahal izango dituzte, titulazioetako irakasleekin solasean edo informazio saioetan parte hartuz. Gure instalazioak ezagutuko dituzte (laborategiak, liburutegia, gelak, etab.), baita unibertsitateak eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk ere (bekak, sarrera prozesua, ostatua, hizkuntzak, etab.).
Informazio gehiago eta izen ematea: deusto.eus/ateirekiakSeihileko-arteko ikastaroak
Seihileko-arteko ikastaroak
Seihileko-arteko ikastaroeta izen emateko epea 2022/01/17an amaituko da. Ikastaroen aukeren artean honako hauek azpimarra daitezke: nola egin aurre kamerari, defentsa pertsonala eta beste ekonomia bat abian da. Ikastaroez gain, kirol txapelketak ere izango dira. Batetik, futbol lehia eta bestetik, saskibaloi txapelketa. Ekintza guzti hauek urtarrilaren 24tik otsailaren 4ra bitarte egingo dira. Informazio gehiago eta izen-emateko esteka.









