Hitzaldia: Mindfulness, areagotu lanbideko eraginkortasuna, Deusto Business Alumni ESTEk antolatuta

18:30etik 20:00etara, Aranzadi eraikineko 11. gelan. Hitzaldia Larraitz Urrestillak eskainiko du, Emanakoak. Mindfulnessek kontziente izatea esan nahi du, kontziente eta gure barruan gertatzen denaren eta une honetan gure inguruan gertatzen denaren jabe izatea, esna egotea, epaitu gabe, egoera den bezala onartuz, kontrolatzen saiatu gabe. Lasai, konektatuta eta adi sentitzen laguntzen dizun egoera da, etorkizunaz gehiegi kezkatu gabe edo iraganagatik estutu gabe. Egindako ikerketek frogatzen dute estres maila jaitsi eta ongizatea hobetzen duela, zereginetan arreta eta kontzentrazioa mantentzen laguntzen duela, eta pertsonen arteko harremanak hobetzen dituela. Mindfulness edo erabateko kontzientzia praktikatzea, entrenamendu mentala da, buru osasuntsuagoa eta bizitzari lotuagoa garatzen laguntzen duena, hartara laneko edo bizitza pertsonaleko eguneroko erronkei eraginkortasunez aurre egiteko. Nire bizitzan txertatu eta erabili dezaket? Zenbat denboran? Eta entrenatu daiteke? Edonoren eskura dago? Galdera horien erantzunak eta beste asko jorratuko dira saioan, era atseginean eta teoria eta praktika orekatuz.
Argibide gehiago, hemen: 943 297 331 eta cristina.arratibel@deusto.es
Charlando con personas emprendedoras, dentro de la Semana Deusto Emprende en San Sebastián
Charlando con personas emprendedoras, dentro de la Semana Deusto Emprende en San Sebastián

2014/11/18
18:30 - 20:00
Loiola Centrum
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
A las 11:00 horas, en Loiola Centrum, dentro de la Semana Deusto Emprende, se ha organizado un encuentro para que los estudiantes puedan charlar con personas emprendedoras. Dinamizado por Jon Ojanguren, tendremos música en directo y estudiantes de turismo y ADE. Contaremos con varios emprendedores con los que podremos conversar y conocer sus experiencias. Además, antes de entrar al Loyola Zentrum, enfrente de la cafetería, se instalará un photocall para que las personas que se saquen una foto puedan llevarse el recuerdo impreso de la Semana Emprende.
Egungo egoera ekonomikoari buruzko hitzaldia Santanderren, nazioarteko egoera aldakorraren barruko ikuspegia gogoan harturik, DBS Executivek antolatuta
Egungo egoera ekonomikoari buruzko hitzaldia Santanderren, nazioarteko egoera aldakorraren barruko ikuspegia gogoan harturik, DBS Executivek antolatuta

2014/11/20
19:00 - 21:00
Kantabriako Merkataritza Ganbera
Plaza de Velarde, 5, Santander
19:00etan, Kantabriako Merkataritza Ganberan (plaza Velarde, 5, Santander), Deusto Business School Executivek hitzaldi bat antolatu du: "Coyuntura económica actual, perspectivas dentro de un escenario internacional cambiante". Hizlaria Ricardo Aguado izango da, Europar Batasuneko Politika Publikoetako aditua eta Orkestra - Lehiakortasunerako Euskal Institutuko laguntzailea. Langabezia, hazkunde ekonomikorik eza, eskaeraren urritasuna, ikuspegi ekonomiko ezkorrak, atzeraldia... Horiek dira, behin eta berriz, komunikabideetan agertzen diren datu ekonomikoak eta espainiar ekonomiaren eboluzio negatiboa irudikatzen dutenak 2008tik. Espainia eta eurogunea krisian daude, baina ez munduko gainerako herrialdeak.
Saio honetan nazioarteko egoera ekonomikoari erreparatuko diogu eta ikusiko dugu zeintzuk diren etorkizun hurbileko aurreikuspen ekonomikoak. Espainiar ekonomiaren egoera aztertuko dugu eta gobernuak planteatu duen estrategia ekonomikoa ere jorratuko dugu. Espainiar ekonomiaren eboluzioa erkatuko dugu EBko gainerako herrialdeetakoarekin, eta azken aldiko Italiaren, Alemaniaren eta Frantziaren geldialdi ekonomikoak espainiar ekonomian duen eragina aztertuko dugu.
Argibide gehiago
Deustalks hitzaldia Madrilen: Transformación digital en la pequeña y mediana empresa
Deustalks hitzaldia Madrilen: Transformación digital en la pequeña y mediana empresa

19:30ean, Madrileko Deusto Business Schoolen egoitzan, Deustalks zikloko hitzaldi bat izango da: "Transformación digital en la pequeña y mediana empresa". Hizlariak Benito Marín, PANen (publizitate digitaleko premium euskarriko sarea) merkataritza eta garapen politikako arduraduna; eta José Luis Alonso Reguera, QDQ mediako estrategia digitaleko arduraduna izango dira. Azken horrek gai hau jorratuko du: "La evolución del marketing digital; próxima estación Mobile". Benito Marínek, bere aldetik, ponentzia hau eskainiko du: "El ecosistema de la publicidad online en España. Herramientas para difundir los mensajes al alcance de las pymes".
Ekitaldia Deusto Business Alumnik antolatu du, QDQ mediaren eta PANen, publizitate digitaleko premium euskarriko sarearen laguntzari esker, neurrira egindako aurrekontuarekin eta errentagarritasunik handienarekin enpresei herrialdeko komunikabide nagusietan iragartzeko modua ematen dien sareari esker.
Harpidetza