Liburuaren aurkezpena. Historia de un relato. «El Héroe Cántabro» (Miguel de Oquendo, 1666), por el profesor José Angel Achón Insausti
Martxoaren 14an, arratsaldeko 19:00etan, San Telmo Museoan "Historia de un relato. El héroe cántabro " (Angonio Oquendo almirante gipuzkoarraren biografia zen, bere seme Migelek idatzia. Egilea irakurleak konbentzitzen saiatzen zen bere aita heroi handia izan zela klasikoen aldean. Horrela, Okendo Etxearentzako noblezia titulua lortzen lagundu nahi zuen).
Liburu honen egilea José Ángel Achón irakaslea da eta aztertzen du liburua sortu zeneko testuinguru politiko, kultural eta familiarra.
Sarrera librea lekua bete arte.
Encuentro Alumni Now Topaketa: “El nuevo paradigma laboral”
Encuentro Alumni Now Topaketa: “El nuevo paradigma laboral”

2024/03/14
19:00 - 19:00
Aquarium de Donostia San Sebastián
Deusto Alumni Now topaketa berria, lan-paradigma berriari buruz hitz egiteko.
Lekua: Donostiako Aquariuma
Ordua: 19:00etan
Zain izango gaituzu!
Delitu teknologikoak: delitu informatikoetatik adimen artifizialarekin egindakoetara
Delitu teknologikoak: delitu informatikoetatik adimen artifizialarekin egindakoetara
2024/03/22
16:00 - 17:30
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Zuzenbide Digitaleko adituaren ikastaroaren amaierako ekitaldian, Eloy Velasco epaileak delitu digital gisa ezagutzen diren delituei buruz hitz egingo du, baita delitu horiek hiru dimentsioko ikuspegitik jasandako bilakaerari buruz ere, hau da, horien prebentzioari, jazarpenari eta epaitzeari buruz.
Izena ematea
DBA Afterwork eta Natalia Díaz, AVS Consulting-eko Estrategia eta Berrikuntzako zuzendaria
DBA Afterwork eta Natalia Díaz, AVS Consulting-eko Estrategia eta Berrikuntzako zuzendaria
Martxoaren 7an, ostegunean, Deusto Business Alumnik DBA Afterwork ospatuko du Madrilen, Kutxabank finantza erakundearekin lankidetzan. Oraingo honetan, izenburu honekin: Un viaje único: Metamorfosis desde la profundidad de la tierra hasta la transformación empresarial. Hizlaria Natalia Díaz izango da, AVS Consulting-eko Estrategia eta Berrikuntzako zuzendaria.
Natalia Diaz meatze ingeniaria da eta Ekintzailetza eta Berrikuntzako Lidergo Programa (PLEI) egin du Deustuko Unibertsitatean. 20 urte baino gehiagoko esperientzia izan du, eta bere ibilbide profesionalean beti zerbitzu eta laguntza sentimendua izan du gidari, lehenik eta behin sektore publikoan, berrikuntzan eta eraldaketa digitalean espezializatuta, eta, gaur egun, AVS CONSULTINGen, aholkularitza estrategikoko eta proiektuak kudeatzeko enpresa batean, Estrategia eta Berrikuntzako zuzendari gisa.
Gaur egun, berrikuntzari buruzko prestakuntza ere ematen die gazteei, beren garapen pertsonalean eta profesionalean lagunduko dieten ezagutzak, trebetasunak eta orientazioa emateko.
Diazek kontatuko digu zein izan den bere prozesu pertsonal eta enpresariala, baita urte hauetan bizi izan duen guztia ere, gora-beherak, jomugak, lorpenak, ametsak...
Hori guztia eta gehiago kontatuko digu DBA Afterwork-en, Madrilen, 19:30ean Margarito jatetxean (Velázquez, 31 - 28001 Madril). Bertan, koktela ere dastatuko dugu. Ekitaldiaren babeslea gure partner mediatikoa da, Spendin aldizkaria.
ZOZKETA!
Har ezazu parte inkesta honetan eta zozketa batean sartuko zara (Cheerz kodeena), Kutxabank-i esker.
Auzitegi Psikologiari buruzko I. Biltzar Nazionala
Auzitegi Psikologiari buruzko I. Biltzar Nazionala
2024/04/18 - 2024/04/20
15:00 - 20:00
Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Justizia Administrazioaren Auzitegi Psikologiaren Elkarteak, Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialak eta Deustuko Unibertsitateak bat egin dute 2024an Auzitegi Psikologiaren I. Biltzar Nazionala / APFren XI. Konbentzioa antolatzeko.
Apirilaren 18, 19 eta 20an, Bilboko campuseko Auditoriumean egingo da Kongresu Nazional horren I. edizioa. Auzitegi Psikologiaren, profesionalen eta eragin eremuen zeregina aztertuko da hitzaldi, mahai-inguru eta tailerren, komunikazioen eta posterren bidez. Hain zuzen ere, Auzitegiko Psikologiak dituen desafioak eta erronkak aztertuko dira (zigor arloan, Zibilean/Familian, Gazte Justizian, Biktimologian eta abarretan egindako azken lege erreformetatik eratorritakoak). Hori guztia ikuspegi forentsetik, hau da, justizia foro edo aretoari dagokionez eta prozesu judizialetako parte hartzaile guztiengan duen eragina aintzat hartuta.
Programa osoa
Zabalki txapelketa
Zabalki txapelketa
Frantzia Hegoaldeko Unibertsitateen (Akitania) eta Estatuko Unibertsitateen arteko mugaz gaindiko txapelketa da. Ehun bat kirolarik hartuko dute parte, estatuko eta nazioarteko 11 unibertsitate ordezkatuz , eta frontoiaren munduan garrantzi handia du.
UNIJES Kirolak Torneoa
UNIJES Kirolak Torneoa
Aurten IQSk UNIJES kirol lehiaketa antolatu du. Espainiako unibertsitate jesuita guztiek parte hartzen duten, 500 ikasle baino gehiagorekin, kirol modalitate ezberdinetan.
Adriana Carmen Calvoren doktorego tesiaren defentsa: “Fuera de radar: estrategias comunicativas digitales de mujeres migrantes latinoamericanas en situación irregular”
Adriana Carmen Calvoren doktorego tesiaren defentsa: “Fuera de radar: estrategias comunicativas digitales de mujeres migrantes latinoamericanas en situación irregular”
2024/03/06
11:00 - 14:00
Gradu aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Adriana Carmen Calvo Viota-k, Giza Garapenerako Aisia, Kultura eta Komunikazioa doktorego programakoak, doktorego tesiaren defentsa egingo du : "Fuera de radar: estrategias comunicativas digitales de mujeres migrantes latinoamericanas en situación irregular". Tesiaren zuzendariak María Jesús Pando Cateli eta Miren Gutiérrez Almazor dira. Tesi horrekin doktoregaiak Nazioarteko Doktorego aipamena eskura dezake.
Alexandre Augone Vernet-en doktorego tesiaren defentsa: “La segunda oportunidad de la persona física tras la directiva europea sobre reestructuración e insolvencia: reflexiones sobre la nueva configuración de la EPI tras un cambio de paradigma”
Alexandre Augone Vernet-en doktorego tesiaren defentsa: “La segunda oportunidad de la persona física tras la directiva europea sobre reestructuración e insolvencia: reflexiones sobre la nueva configuración de la EPI tras un cambio de paradigma”
2024/04/12
12:00 - 15:00
Gradu aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Alexandre Augone Vernet-ek, Ekonomia eta Enpresa Zuzenbideko doktorego programakoak, doktorego tesiaren defentsa egingo du: "La segunda oportunidad de la persona física tras la directiva europea sobre reestructuración e insolvencia: reflexiones sobre la nueva configuración de la EPI tras un cambio de paradigma". Tesiaren zuzendaria Enrique Gadea Soler da.
Ganeko Bernardo eta Arkaitz Carracedo, CIC bio GUNEkoak, Ikastetxe Nagusian izan dira
Ganeko Bernardo eta Arkaitz Carracedo, CIC bio GUNEkoak, Ikastetxe Nagusian izan dira
Ikastetxe Nagusiak CIC bio GUNEko bi ikertzaileren bisita jaso du, Ganeko Bernardo eta Arkaitz Carracedorena. Gaur egun biak dira Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultateko kolaboratzaileak. CIC bio GUNE funtsezko ikerketa zentroa da estatuko eta nazioarteko panorama zientifikoan, eta ezagutza iturri bihurtu da Osasun Zientzien arloan. Abangoardiako jarduera zientifikoa egiten dute biek, Ganeko Bernardok, Doitasun eta Metabolismo Medikuntzako Laborategian eta Arkaitz Carracedok CIC bio Guneko Minbiziaren Zelula Seinaleztapenean eta Metabolismoan. Biak ari dira lanean etorkizunerako Medikuntza zehatzagoa garatzeko.







