San Tomas Akinokoaren eguneko ekitaldi akademikoa
Urtarrilaren 28an, asteartea, San Tomas Akinokoaren eguna ospatuko da. Ekitaldiak 10:30ean hasiko dira, Kapera gotikoan eta, ondoren, 12:00etan, ekitaldi akademikoa egingo da Paraninfoan, honako egitarauaren arabera:
- Hasiera: Agur Jaunak
- Sari emanaldia: Mendieta Fundazioa eta Lambarri Sariak, Honors Program, Karrera amaierako DU Sari Bereziak eta Ignacio Ellacuria Sari Berezia
- Omenaldia Irakasleei eta lankideei
- Teologia Fakultateko tituludun berrien inbestidura eta Deustuko Unibertsitateko
doktore berrien inbestidura
- Errektorearen hitzaldia
- Agurra: Gaudeamus Igitur
Jantzi akademikoa eramango duten unibertsitateko klaustrokideek inprimaki hau bete behar dute urtarrilaren 17a baino lehen.
Ekitaldira joan nahi duten unibertsitateko elkarteko gainerako kideek hemen adieraz dezakete joateko asmoa dutela. Dena dela, gogorarazten dizuegu zenbat jende joango den jakiteko baino ez dela; izan ere, ekitaldian parte hartuko dutenei, jantzi akademikoa eramango duten klaustrokideei eta kolektibo jakin batzuei baino ez zaie lekua gordeko.
Oscar Llorenteren doktorego tesiaren defentsa: “Analyses on the Evolution of Memory Corruption into the Concurrent Era and Detection Methods”
Oscar Llorenteren doktorego tesiaren defentsa: “Analyses on the Evolution of Memory Corruption into the Concurrent Era and Detection Methods”
2023/12/18
14:00 - 14:00
Gradu aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Oscar Llorente Vázquezek, Informazioaren Gizarterako eta Garapen Jasangarrirako Ingeniaritzako doktorego programakoak, doktorego tesiaren defentsa egingo du: "Analyses on the Evolution of Memory Corruption into the Concurrent Era and Detection Methods". Tesiaren zuzendariak Pablo García Bringas eta Igor Santos Grueiro dira. Tesi honekin, doktoregaiak Nazioarteko Doktoretza aipamena jasotzeko aukera du.
Jainkoaren ereduak. Jainkoari buruzko esperientzia eta hizkuntza teologia feministan
Jainkoaren ereduak. Jainkoari buruzko esperientzia eta hizkuntza teologia feministan
2023/12/12
11:30 - 11:30
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Pedro Fabro Deustuko Unibertsitateko jubilatuen elkarteak antolatu dau hitzaldi berri hau Transzendentzia, espiritualtasuna eta Jaungoikoaren bilaketa zikloaren barruan.
Carmen Bernabé Deustuko Unibertsitateko irakasleak teologia feministak gai honi egindako ekarpenari buruzko hitzaldia eskainiko du. Zehazki, azalduko du nolako ekarpena egin dakiokeen, emakumeen esperientziaren ikuspegitik, hizkuntzari eta Jainkoari buruz hitz egiteko erabilitako irudiei eta proposamen horrek nolako ondorioak dituen komunitate bizitzan.
Deusto Merkataritza Zirkuluaren 13. bilera “Konkurtso Legean berregituratzeko planak
Deusto Merkataritza Zirkuluaren 13. bilera “Konkurtso Legean berregituratzeko planak
2023/11/30
18:00 - 20:30
Faculty Club-a
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
18:00 Bertaratuen harrera
18:05 Saioaren hasiera. Ramón Múgica Alcorta. Bilboko notarioa.
18:10 Zirkuluaren gaurkotasuna. David Fernández de Retana. Abokatua.
18:20 Hitzaldia: «Los planes de reestructuración preconcursales. La posición del deudor persona jurídica». Hizlari gonbidatua: Ana Isabel Campuzano Laguillo irakaslea. San Pablo Unibertsitateko (CEU) Merkataritza Zuzenbideko katedraduna.
Gaiaren eta hizlariaren aurkezpen akademikoa honako hauek egingo dute:
Irakaslea Inmaculada Herbosa doktorea. Zuzenbide Zibileko irakasle titularra. Deustuko Unibertsitatea.
19:30 Eztabaida. Zuzendari eta moderatzailea: Marcos Bermudez jauna. Magistratua. Bilboko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia.
20:15 Saioaren amaiera. Koktela
DeustoForum. Siento, luego existo. El poder de las emociones en nuestras vidas
DeustoForum. Siento, luego existo. El poder de las emociones en nuestras vidas
2023/12/13
19:00 - 20:15
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Neurozientzia arloan berriki egindako ikerketen arabera, emozioak dira gure garunak barruko eta kanpoko estimuluei ematen dien erantzunik azkarrena eta egokitzapenezkoena; izan ere, gure gorputza estimulu horiei aurre egiteko prestatzen dute eta, aldi berean, arrazionalki jarduteko gidatzen gaituzte. Emozioak, askotan ahaztuak, ekuazioaren funtsezko elementu bihurtzen dira eta gizaki gisa hartzen ditugun erabakietan eta portaeran zuzenean eragiten dute.
Zer sentitzen dugun identifikatzen eta kudeatzen jakitea, elkar ezagutzen eta gure hazkunde pertsonal eta profesionala bultzatzen laguntzeaz gain, funtsezkoa da taldeen eta erakundeen kudeaketa optimorako, eta interes partikularren edo politiko edo ekonomikoen ondorioz izan daitezkeen jarrera manipulatzaileetatik babesten gaitu.
Guzti hori dela eta, DeustoForumen topaketa honek agerian jarriko du Adimen Emozionalak gure ongizate emozionala eta mentala hobetzeko duen ahalmena, bai maila indibidualean, bai kolektiboan.
Hizlaria:
Pablo Fernández Berrocal. Malagako Unibertsitateko Psikologiako katedraduna, Emozioen Laborategiaren eta Adimen Emozionaleko Masterraren zuzendaria eta sortzailea.
Moderatzailea:
Ana Estévez. Psikologiako doktorea. Deustuko Unibertsitateko Osasun Psikologia Orokorreko Masterreko irakaslea eta zuzendaria.
Izena ematea.
Edispe mintegia: “Gizarte babesaren erronkak Latinoamerikan eta Europar Batasunean”
Edispe mintegia: “Gizarte babesaren erronkak Latinoamerikan eta Europar Batasunean”
2023/12/12
10:45 - 12:00
Mensajero aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Hizlaria: Hugo Cifuentes Lillo.
Irakasle gonbidatuak Latinoamerikako gizarte babesaren erronkei buruz duen ikuspegia partekatuko du, Txileko egungo prozesu eratzailetik abiatuta. Bertan, Errepublikako Konstituzio Politikoaren proposamena eztabaidatzen da, gizarte segurantzarako eskubideari buruzkoa. Horretaz gain, pertsonen mugikortasunari eta gero eta migrazio-fluxu handiagoei buruzko erronkak ere aztertuko ditu. Alderdi horiek EBn izan duten bilakaerari buruzko solasaldia hasiko da; izan ere, Gizarte Eskubideen Europako Oinarrien Ekintza Plana onartu arren, oraindik ere zailtasun ugari daude bertako segurtasun eta gizarte babeseko sistemak homologatzeko bidean.
Hugo Cifuentes Lillo Gizarte Segurantzako Zuzenbideko irakaslea da Txileko Unibertsitate Katolikoan eta Diego Portales Unibertsitatean. Gizarte Segurantzako superintendentea izan da, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko Iberoamerikako Akademiako kide osoa da, eta Gizarte Segurantzaren Erakunde Iberoamerikarreko zuzendaria Txilen.
Informazio saioak. Gizarte Hezkuntza
Informazio saioak. Gizarte Hezkuntza
2023/11/21
18:00 - 19:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deustuko Unibertsitateak informazio saio presentziala egingo du (online egiteko aukerarekin) azaroaren 21ean, asteartean, 18:00tan.
Saio horretan Gizarte Hezkuntzako Gradua aurkeztuko da. Informazio saiorako izena emateko klikatu hemen.
Informazio saioak. Lehen Hezkuntza
Informazio saioak. Lehen Hezkuntza
2023/11/27
18:00 - 19:00
Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deustuko Unibertsitateak informazio saio presentziala egingo du (online egiteko aukera ere baduena), astelehenean, azaroak 27, 18:00etan. Saio horretan, Lehen Hezkuntza Gradua (Bilboko campusa) aurkeztuko da.
Informazio saiorako izena emateko klikatu hemen.
Informazio saioak. JFKZ eta JFKZ + Lehen Hezkuntza
Informazio saioak. JFKZ eta JFKZ + Lehen Hezkuntza
2023/11/29
18:00 - 19:00
Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deustuko Unibertsitateak informazio saioa egingo du presentziala (online egiteko aukera duena), asteazkenean, azaroak 29, 18:00etan. Saio horretan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua (JFKZ) eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua (JFKZ) + Lehen Hezkuntza Gradu bikoitza.
Informazio saiorako izena emateko klikatu hemen.
Informazio Saioak. Lehen Hezkuntza | Lehen Hezkuntza + JFKZ
Informazio Saioak. Lehen Hezkuntza | Lehen Hezkuntza + JFKZ
2023/11/30
18:00 - 19:00
Loiola Centrum
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Deustuko Unibertsitateak informazio saio presentziala egingo du (online egiteko aukera ere izango duena), ostegunean, azaroak 30, 18:00etan. Saio horretan Lehen Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza + Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako (JFKZ) Gradua bikoitza aurkeztuko dira.
Informazio saiorako izena emateko klikatu hemen.









