Euskal Gaiak Zertan Dira Gaur?
Zer erakusten digu hizkuntzaren ikerketak giza adimenari buruz? Zer leku du euskarak nazioarteko hizkuntzalaritzaren ikerketan?
Itziar Laka hizkuntzalari ospetsua, hizkuntzaren eta elebitasunaren ikerketan nazioarteko erreferente nagusietako bat, izango da Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak antolatutako Euskal Gaiak Zertan Dira Gaur? hitzaldi-zikloaren bigarren saioko protagonista, azaroaren 26an.
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hizkuntzalaritzako katedraduna, Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT) doktorea eta The Bilingual Mind ikerketa-taldeko zuzendaria da Laka. Bikaintasunezko ibilbide akademikoa egin du nazioartean, hizkuntzaren, garunaren eta giza adimenaren arteko harremanak ikertzen. 2024an, Eusko Ikaskuntza–LABORAL Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria jaso zuen.
Haren parte-hartzeak aukera emango digu euskarak giza hizkuntzaren ezagutza zientifikoari egiten dion ekarpenaz hausnartzeko, baita hizkuntzalaritzak gaur egungo euskal ikasketetan duen lekuaz gogoeta egiteko ere.
Hitzaldi-zikloa: Euskal Gaiak Zertan Dira Gaur? / Basque Studies Today
Hizlaria: Itziar Laka
Eguna: 2026ko azaroaren 26a
