Beers & Politics: The Emerging European Democracy and Its Enemies – Anthony Zacharzewski-rekin
Zer gertatuko litzateke demokraziaz hitz egiteko geratzen bagara garagardo baten hartzen dugun bitartean? Eta plan hori Anthony Zacharzewskik, Democratic Societyko presidenteak, proposatzen badizu? Beers & Politics: galduko duzu?
Azken hilabeteetan, Demokrazia Berbaldiek nazioarteko adituak bildu dituzte, demokraziari, parte-hartzeari eta gobernantzari buruzko ikuspegiak eta gogoetak partekatzeko.
Bide horretan ideia inspiratzaileak entzun ditugu, galderak planteatu ditugu eta oso elkarrizketa baliotsuak sortu ditugu. Baina, batez ere, are garrantzitsuagoa den zerbait eraikitzen joan gara: demokraziari buruz elkarrekin pentsatzeko eta esperientziak partekatzeko gogoa duten pertsonen eta erakundeen komunitate anitza.
Horregatik, orain, beste plan batera gonbidatu nahi zaituztegu: Beers & Politics. Gonbidatu berezia Anthony Zacharzewski izango da, Democratic Societyko presidentea.
"The Emerging European Democracy and Its Enemies" solasalditik abiatuko gara, funtsezko gai bati buruz hausnartzeko: Europa erronka komun handiei aurre egiteko espazio politiko bihurtu bada, nolakoa izan liteke demokrazia berria eta zer indarrek geldiarazi nahi dute?
Hitzaldia ingelesez izango bada ere, euskaraz eta gaztelaniaz galdetzeko aukera egongo da. Ez galdu hitzordua eta eman izena!
Martxoak 26
19:00
Gunea aretoa (https://www.etorkizunaeraikiz.eus/es/gunea-old) · Gipuzkoako Foru Aldundia (Gipuzkoa Plaza, z/g Donostia)
Inskripzioa (https://forms.gle/TKjx816LXiYB3Nu16)
Deustuko Unibertsitatea · Arantzazulab
#Demokraziaberbaldiak #conversatoriosdeDemocracia #Democracytalks
