Irabazleen Biblia, Menperatuen Biblia. Bibliaren irakurketaren ondorio politikoak.

Irabazleen Biblia, Menperatuen Biblia. Bibliaren irakurketaren ondorio politikoak.
2018/04/26
19:00 – 21:00
Ellacuria aretoa. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
Biblia Ikasketei buruzko Unibertsitate Masterraren aurkezpena dela eta, Julio Trebolle-k hitzaldia eskainiko du: Bibliaren Historia eta eragina

Julio Trebolle Barrera irakaslea Biblia Ikasketen arloko espezialista da, oso ezaguna da estatuan eta nazioartean. Madrilgo Konplutentse Unibertsitateko Hebreera eta Hebrear Literaturako katedraduna da, eta bertako Erlijioen Zientzietako Institutuaren sortzailea izan zen eta zuzendaria urteetan. Hebrear Bibliako antzinako testuak berreraikitzen aditu ospetsua denez, Itsaso Hileko Eskuizkribuen Edizioaren Nazioarteko Batzordekidea izan da. Aldi luzeak eman ditu Jerusalenen eta bertako Espainiar Institutu Bibliko eta Arkeologikoa zuzendu ditu, eta horrek Bibliari buruzko ezagutza handia eman dio eta kultura eta politikarako jakintza ere bai.
Bere lanik ezagunena, Juduen Biblia eta Kristau Biblia, hainbat hizkuntzatara itzulita dago.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>