Ongietorria bigarren seihilekoan Bilbon ikasiko duten nazioarteko 350 ikasle baino gehiagori

Ongietorria bigarren seihilekoan Bilbon ikasiko duten nazioarteko 350 ikasle baino gehiagori
2019/02/04
12:30 – 14:00
Paraninfoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateak, otsailaren 4an, ohiko ongietorri ekitaldia egingo die nazioarteko 358 ikasle eta irakasle berriri, hain zuzen, ikasturteko bigarren seihilekoan Bilboko campusean ikasiko dutenei. Ekitaldia Paraninfoan izango da 12:30ean eta bertan izango dira Jose Maria Guibert errektorea eta Bilboko Udaleko alkate Juan Maria Aburto. Amaieran, mokadua eskainiko da Paraninfoko klaustroan eta, jarraian, bisitaldia egingo da hirian zehar.

Aurten, nazioarteko ikasleak herrialde hauetakoak dira: Alemania, Argentina, Austria, Belgika, Brasil, Kanada, Txile, Txina, Kolonbia, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Hego Korea, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, India, Irlanda, Italia, Jordania, Mazedonia, Mexiko, Herbehereak, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Errusia, Suedia, Taiwan, Turkia, Peru, Afganistan, Nepal, Serbia, Indonesia, Albania, Israel, Lituania eta Palestina.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>