Ongietorria bigarren seihilekoan Bilbon ikasiko duten nazioarteko 350 ikasle baino gehiagori

Bienvenida a los más de 350 alumnos internacionales que estudiarán en Bilbao durante el segundo semestre
2019/02/04
12:30 - 14:00
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitateak, otsailaren 4an, ohiko ongietorri ekitaldia egingo die nazioarteko 358 ikasle eta irakasle berriri, hain zuzen, ikasturteko bigarren seihilekoan Bilboko campusean ikasiko dutenei. Ekitaldia Paraninfoan izango da 12:30ean eta bertan izango dira Jose Maria Guibert errektorea eta Bilboko Udaleko alkate Juan Maria Aburto. Amaieran, mokadua eskainiko da Paraninfoko klaustroan eta, jarraian, bisitaldia egingo da hirian zehar. Aurten, nazioarteko ikasleak herrialde hauetakoak dira: Alemania, Argentina, Austria, Belgika, Brasil, Kanada, Txile, Txina, Kolonbia, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Hego Korea, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, India, Irlanda, Italia, Jordania, Mazedonia, Mexiko, Herbehereak, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Errusia, Suedia, Taiwan, Turkia, Peru, Afganistan, Nepal, Serbia, Indonesia, Albania, Israel, Lituania eta Palestina.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude