Bitcoin. Iraultza ala beste burbuila bat?
Galdera horiei erantzuteko, Deusto Business Schoolek masterclass batera gonbidatzen zaitu: “Bitcoin. Revolución o ¿una nueva burbuja de los tulipanes?”, Hizlaria Prosper Lamothe ekonomialari ospetsua izango da. Ekitaldia ekainaren 7an izango da Deusto Business Schooleko Donostiako campusean (Aranzadi eraikina, Mundaiz Kalea 50).
Hitzaldi hori dela eta, Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa (PEDF) 2019ko edizioko nobedadeak emango dira ezagutzera.
Prosper Lamothe
Finantza Ekonomiako katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta PEDFko irakaslea lehenengo ediziotik. LAMOTHE & SOMALO FORENSIC S.L. eta LFC EAFI S.L. enpresetako sortzailea eta bazkidea da. Jose de la Vega Fundazioko patronatuko presidentea da eta Europako Aurrezki Behatokiaren aholku batzordeko kidea. Espainiako Ekonomialarien Kontseilu Orokorreko Enpresen Balorazioko Adituen Batzordeko eta Finantza Azterlarien Espainiako Institutuko Enpresen Baloratzaileen Batzordekoa kidea. Finantza gaien inguruan hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.