Kalkulatu zure menuaren aztarna hidrikoa! – AQUADAT. Deusto Ekintzaile Astea 2023

Kalkulatu zure menuaren aztarna hidrikoa! - AQUADAT. Deusto Ekintzaile Astea 2023
2023/11/21
10:30 – 14:30
Cafetería ESIDE
 
Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zenbat ur kontsumitzen duzun janari bakoitzarekin? Aquadatek hura ezagutzera eta zure elikadura-ohiturez jabetzera gonbidatzen zaitu.

2023ko 2023ko Deusto Ekintzaile Astea dela eta, eta Global Entrepreneurship Week-en sartutako ekitaldien barruan, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatetik AQUADAT proiektu ekintzailea aurkezten dizuegu. Jarduera honetan zehar, zuen aztarna hidrikoa QR baten bidez kalkulatzeko aukera izango duzue. Eskaneatu kodea, erantzun galdetegiari eta lortu zure ur-aztarna.

Helburua argia da: unibertsitateko komunitatea kontzientziatzea elikadura-kontsumoan ohitura osasungarriak hartzearen garrantziaz. Gure dietan egiten dugun hautu bakoitzak gure osasunari ez ezik, ingurumenari ere eragiten dio.

Egin bat gurekin misio honetan! Ikas ezazu nola zure elikadura-hautuek ezberdintasuna markatu dezaketen eta nola lagun dezakegun etorkizun iraunkorrago bat lortzen.

ESIDE Kafetegian itxarongo zaitugu mundu osasuntsuago eta jasangarriago baten alde elkarrekin ekiteko!

Ez ahaztu QR kodea eskaneatzea Banco Santander-Deusto Emprende Astea sarietan parte hartzeko. Zozketan 8 sari teknologiko irabazi ahal izango dituzu. Zenbat eta gehiago parte hartu, orduan eta aukera gehiago izango dituzu. Sari hauetako bat zurea izan liteke!

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>