Kalkulatu zure menuaren aztarna hidrikoa! Deusto Ekintzaile Astea 2023

Kalkulatu zure menuaren aztarna hidrikoa! Deusto Ekintzaile Astea 2023
2023/11/14
10:30 – 14:30
Cafetería Campus Donosti
 
Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zenbat ur kontsumitzen duzun janari bakoitzarekin? AQUADAT ek hura ezagutzera eta zure elikadura-ohiturez jabetzera gonbidatzen zaitu. Gure dietan egiten dugun hautu bakoitzak gure osasunari ez ezik, ingurumenari ere eragiten dio.

2023ko Deusto Emprende Astea dela eta, eta Global Entrepreneurship Week-en kokatutako ekitaldien barruan, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatetik AQUADAT proiektu ekintzailea aurkezten dizuegu, Innogunen kokatutako startup bat.

Jarduera honetan zehar, zuen aztarna hidrikoa QR baten bidez kalkulatzeko aukera izango duzue. Eskaneatu kodea, erantzun galdetegiari eta lortu zure ur-aztarna.

Egin bat gurekin misio honetan! Ikas ezazu nola zure elikadura-hautuek ezberdintasuna markatu dezaketen eta nola lagun dezakegun etorkizun iraunkorrago bat lortzen.

Ez ahaztu QR kodea eskaneatzea Banco Santander-Deusto Emprende Astea sarietan parte hartzeko. Zozketan 8 sari teknologiko irabazi ahal izango dituzu. Zenbat eta gehiago parte hartu, orduan eta aukera gehiago izango dituzu. Sari hauetako bat zurea izan liteke!

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude