Campus teknologikoa: Sofwarearen garapenerako tailerrak nerabeentzat

Campus teknologikoa: Sofwarearen garapenerako tailerrak nerabeentzat
2015/06/29 – 2015/07/10
09:00 – 14:00
Campus Donostia
 
Donostiako kanpamentu teknologikoaren laugarren edizioak tailer berriak antolatuko ditu nerabeentzat. Ekimenaren asmoa da aplikazio mugikorren eta multimedia weben hastapenak ikastea udako oporretan, aisia eta ezagutza teknologikoa bateratuz.

13 eta 17 urte bitarteko 50 nerabe inguruk hartuko du parte, ekainaren amaieran hasi eta bi astetan zehar, programatzen ikasteko tailer batzuetan, eta androiderako aplikazioak garatzeko eta Googleren “market place” dendan argitaratzeko aukera izango dute. Multimedia web bat ere garatuko dute, bideoak editatzeko eta argazkiak ukitzeko gaitasunak ere txertatuz, funtsezko elementuak baitira ekintzailetzako edozein proiektutarako.

Deustuko Unibertsitateak EAZ + Informatikako Ingeniaritzako gradu bikoitza eskaintzen du Donostiako campusean, eta uste sendoa du kanpamentu teknologiko batek lagundu egingo diela etorkizuneko ikasleei Informatikako Ingeniaritzako gaitasunak ikasteak zer esan nahi duen ikusarazten.

Estatu Batzuetan tradizio handia duten lantegien antzerako proiektu bat da, neska-mutilek gazte-gaztetatik programatzen ikas dezaten. Donostiakoaz gain, Espainiako beste sei autonomia erkidegotako 25 hiritan antolatuko dira kanpamentu teknologiko horiek. Eta espero dute aurtengo udan 3.000 nerabe inguruk parte hartzea kanpamentu horietan.

 

Argibide gehiago:
-
www.camptecnologico.com
-
jesusangel.bravo@camptecnologico.com
-609 40 23 10
-info@camptecnologico.com

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>