Odol emaileen kanpaina
2024/05/14
09:00 – 14:00
Tokiski Gela (Edukiera 40). Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako 4. mailako Komunikazioko Zuzendaritza estrategikoa ikasgaiko ikasleek martxan jarri dute, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin elkarlanean, komunikazio-kanpaina bat. Helburua da gipuzkoar gizartea eta unibertsitateko elkartea konturaraztea zer garrantzitsua den odola ematea.
Bi xede daude: batetik, 100 odol-emate lortzea bi egunetan; eta, bestetik, epe luzerako odol-emaileak lortzea, etorkizun hurbilean ziurtatzeko gipuzkoarrak hornitzeko odol-erreserbak. Gainera, lehen aldiz aukera berri bat sortzen da: hezur-muinaren emaile bihurtzea
Maiatzaren 13an eta 14an izango dira odol-emateak, Donostiako campusean, 09:30etik 13:30etara (maiatzaren 13an) eta 09:00etatik-14:00etara (maiatzaren 14an), Innoguneko Tokiski aretoan.
Odola emateko, hitzordua eskatu behar da maiatzaren 10era arte, ostirala, esteka honen bidez: