BERTAN BEHERA. Mina emakumeetan: “Fibromialgia. Estres existentzialaren paradigma”

CANCELADO. Dolor en femenino
2024/04/11
18:00 - 19:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Datorren osteguna, apirilak 11, Bilbon kirol ospakizun eguna izango denez, Deustuko Unibertsitateak BERTAN BEHERA UTZI behar izan du ekitaldi hau. Barkatu eragozpenak. MINA EMAKUMEETAN FIBROMIALGIA. ESTRES EXISTENTZIALAREN PARADIGMA Ricardo Franco Vicario Barne-medikuntzako espezialista Unibertsitateko irakasle titularra Basurtuko Unibertsitate Ospitalea Mina esperientzia unibertsala da, baina emakumeek min kronikoaren prebalentzia handiagoa dute gizonekin alderatuta. OMEren arabera, min kronikoak mundu osoko emakumeen % 35i baino gehiagori eragiten die, eta gizonen artean, berriz, % 25i baino gutxiagori. Min kronikoak eta osasun mentalak harreman estua dute. Emakumeek erronka horri aurre egiten diotenean, askotan, depresioa edo antsietatea garatzeko arrisku handiagoa izaten dute, eta horrek, aldi berean, mina okertu egin dezake. Desberdintasun horren jatorria, hein handi batean, emakumeen errealitatean dauden desberdintasun biologiko, psikologiko eta kulturalen ondorio da. Adibidez, mina nagusi den egoera kliniko sindromiko bar FIBROMIALGIA da. Hizlaria saiatuko da azaltzen paziente baten bizitzan ezer ez dela bere gaixotasunetik at geratzen; edo, bestela esanda: gaixotasuna bizitzako gertaera bat da, baina bizitzak berak adina sustrai ditu. Estres emozionaleko edozein egoerak eraman gaitzake sufrimendu mingarrira, baldin eta bizitzako egoera txarrak kudeatzen eta/edo horiei aurre egiten ez badakigu,  eta horren azalpena psiko-neuro-endokrino-Immunologia izeneko diziplina holistiko berriaren doktrinan oinarritzen da.    
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude