Lasterketa solidarioa: Korrika egin kausa baten alde, Egin korrika larrialdian dauden haurren alde

Lasterketa solidarioa: Korrika egin kausa baten alde, Egin korrika larrialdian dauden haurren alde
2025/02/16
11:00 – 14:00
Itsas Museumaren aurreko zabalgunea, Carola garabiaren aurrez aurre
 
Otsailaren 16an, Bilbon Korrika egin kausa baten alde, Egin korrika larrialdian dauden haurren alde lasterketa solidarioa ospatuko dugu. Ekitaldi hau “Korrika egin kausa baten alde” zirkuituan kokatuta dago. Zirkuitu hori ALBOANek egiten du urtero Entreculturasekin batera, eta 2025ean 15 hiritan egingo da. 14. edizio honetan lasterketa solidarioak larrialdi egoeran dauden haurren hezkuntzarako eskubidea babestuko du, eta horretarako Jesuitak-Indautxu ikastetxearen, Ellacuría Fundazioaren eta Deustuko Unibertsitatearen babesa izango dugu Bilbon.

 

Familia osoak parte hartzeko aukera izango du eta kirol eta jai eguna prestatuko dugu. Irteera Itsas Museoko zabalgunetik egingo da, Carola garabiaren paretik, goizeko 11:00etan 6,3 km-ko lasterketarako, eta handik minutu batzuetara 5,3 km-ko martxari ekingo diogu. 

Dortsalak otsailaren 13an emango dira 08:00etatik 18:00etara eta otsailaren 14an 08:00etatik 15:00etara, Alboanen egoitzan (Aita Lojendio 2, 2.), eta lasterketaren egunean, 10:30etik aurrera, irteera-eremuan. Eta, gainera, Zero Dortsala izango dugu bertaratu ezin diren baina kausarekin lagundu nahi duten pertsonentzat.

Gogoratu: otsailaren 16an, igandea, larrialdi egoeran dauden haurren hezkuntzaren aldeko hitzordua dugu. 

 

Parte hartu nahi dut.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude