“Irakurri ikuspegi juridikotik” programaren amaiera ekitaldia
Datorren asteazkenean, martxoak 25, Zuzenbide Fakultateak antolatzen duen “Irakurri ikspegi juridikotik” programaren irakurketen hirugarren zikloa egingo da. Oraingo honetan, irakurketen hirugarren zikloaren eta itxiera jardunaldiaren baitan, Amets Arzallus Hermanito (Miñán) obraren egilea bertan izateko pribilegioa dugu.
Hermanito ahozko memoria baten kronika idatzia da; pertsonen artean artifizialki ezartzen ditugun mugetatik haratago eraman nahi gaituen kronika. Bere lurra eta sustraiak gehien maite zuenaren bila uztera behartua izan zenaren kronika.
Autorearekin batera, Nere Jone Intxaustegi irakaslearekin izango duen elkarrizketaren bidez, Hermanitoren (Miñan) sormen prozesu bereziaz, migrazio politiken eraginaz eta mugako segurtasunaren eta kontrolaren arteko lehiaz hausnartuko dugu, giza duintasunaren errespetuaren aurrean.
Amets Arzallus
Amets kazetaria eta idazlea da, eta bertsolaririk sarituenetako bat, Jexux Arzallus bertsolariaren semea, oso goiz hasi zen bertsolaritzan. Euskadi Irratia eta Argi bezalako komunikabideetan parte hartu ohi du.
