Ziberfinantzak eta arrisku korporatibo berriak

Ziberfinantzak eta arrisku korporatibo berriak
2021/02/09
18:30 – 19:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Babeslea

Deusto Business Schoolek eta Icade Business Schoolek, HPErekin elkarlanean, atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ziberfinantzei eta horiekin lotutako arrisku korporatiboei buruzko ekitaldi interesgarrira. Zibersegurtasuneko Berrikuntza Programaren (PIC) informazio saioen barruan, Sergio Chalbaud Deustuko Unibertsitateko irakasle eta Fintonic-en sortzailea eta Luis Garvía Comillaseko Unibertsitate Pontifizioko irakaslea eta Espainiako GCyM unibertsitateko partnerra egongo dira.

Moderatzailea Marta Galan izango da, HPEko estrategia eta finantza plangintzako zuzendaria Europako hegoalderako. Saioan, eraldaketa digitalak finantzen munduari nola eragiten dion aztertuko da. Horrela, mintzagai izango ditugu fintech enpresak, roboadvisors edo inbertitzaile automatizatuak bezalako produktu berriak eta zibertxanponak besteak beste.

Ezarritako osasun neurriak zorrotz betez, ekitaldia Madrilgo Deusto Business Schoolen egoitzan izango da eta bertaratutakoen kopurua mugatua izango da. Saioa ahalik eta ondoen hedatzeko, Deustuko Unibertsitatearen Youtubeko kanalean ere emango da.

Hitzaldi honen gaia interesgarria iruditzen bazaizu, Zibersegurtasuneko Berrikuntza Programari (PIC) buruzko informazio guztia kontsulta dezakezu hemen. Aurkezpena otsailaren 22an egingo da, 18:00etan.

Izena emateko

Zure inskripzioa onartu ondoren, Youtuberako esteka duen mezu elektroniko bat bidaliko dizugu. Aurrez aurre joan nahi izanez gero, izena emateaz gain, Irene Perezekin harremanetan jarri beharko duzu.

Informazio gehiago:
irene.perez@deusto.es
91 577 61 89
Hedabideentzako kontaktua:
arantxa.corella@deusto.es

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>