Compliance eta gobernu ona: Nola kudeatu, arrisku handiko herrialdeetan ustelkeria arriskua?

Compliance eta gobernu ona: Nola kudeatu, arrisku handiko herrialdeetan ustelkeria arriskua?
2019/05/10
12:00 – 13:30
Turing aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Zuzenbide Fakultateak, maiatzaren 10ean, Turing aretoan eskainiko du: Compliance eta Gobernu Ona zikloa: Nola kudeatu, arrisku handiko herrialdeetan ustelkeria arriskua?

Oraingoan, gurekin izango dugu Natalia Mochales (MEA Compliance Officer Lafargeholcim).

Natalia abokatua da eta esperientzia luzea du International Compliance Officer modura, eraikuntza eta meatzaritza sektoreetan, baita araututako sektoreetan ere bai. Europa osoan eta arrisku handiko herrietan egiten du lan Compliance programak ezarri eta ikuskatzen. Haren lana da kontrol sistema eraginkorrak diseinatzea eta compliance kultura garatzea, diziplina eta kultura anitzeko ingurunean.

Masterclassean, Natalia Mochalesek nazioarteko praktikarik onenak eta esperientzia berrienak azalduko ditu, Afrikako herrietan eta arrisku handiko beste jurisdikzio batzuetan oraintsu izandakoak.

Ekitaldia Ingeniaritza Fakultateko Turing aretoan izango da, 12:00etatik 13:30era.

Sarrera librea da, aldez aurretik izema emanda

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>