Covidaren osteko kultura zikloa. Jardunaldiak: Garuna, adimena eta pandemia

Covidaren osteko kultura zikloa. Jardunaldiak: Garuna, adimena eta pandemia
2021/09/21
19:00 – 21:00
 

Hemen duzu izena emateko inprimakia.

 

Lagun estimatua:

Pandemiaren ondorio gogorrenen amaieran gaudela, egokitzat jo dugu etorkizuneko erronka batzuei buruz hausnartzea, eta COVIDAREN OSTEKO KULTURA izeneko zikloa prestatu dugu.

Zikloa Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (RSBAP-CB) antolatu du, eta horretarako Kultura eta Kirol Ministerioaren babesa izan dugu.

Pandemiak sortutako larrialdi sanitario, juridiko, psikologiko eta sozio-kulturaleko egoerei zeharka eta diziplina artean heltzea du helburu proiektu honek. Helburu hori lortzeko, bost jarduera eremu hautatu ditugu:

  1. GARUNA, ADIMENA ETA PANDEMIA (iraila)
  2. ARAU JURIDIKOAK ETA PANDEMIA GLOBALAK: ONGI PRESTATUTA GAUDE? (urria)
  3. GIZARTEA, HEZKUNTZA ETA KULTURA COVID OSTEKO BIZKAIAN (azaroa)
  4. OSASUN-SISTEMA ETA OSASUNA PANDEMIA GARAIETAN (abendua)

Oraingoan, GARUNARI, ADIMENARI ETA PANDEMIARI buruzko programa bidali dugu, aurreikusitako datak hurbiltzen diren heinean, gainerako ataletako programak bidaliko dira.

Urrunetik zoom plataformaren bidez parte har daiteke, baita Deustuko Unibertsitatean horretarako prestatutako aretoetan ere. Sarrera librea eta doakoa da, baina izena eman behar da Covida dela eta ezarri beharreko segurtasun-neurriak betetzeko, eta aurrez aurreko edukiera mugatua denez, izena emateko hurrenkeraren arabera beteko da.

Espero dugu zikloa zure interesekoa izatea, eta, beraz, bertara joan eta parte har dezazun.

Bide batez, agur bero bat.

 

Lorenzo Goikoetxea

Presidentea

Euskalerriaren Adiskideen Elkartea-Bizkaiko Batzordea

Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País-Comisión de Bizkaia

Jaitsi programa hemen.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>