Topaketa zikloa: “Trantsizio energetikoa eta hirikoa. Mugikortasun jasangarria eta adimenduna”
Deusto Business Schoolek, Deusto Asuntos Globales - World Affairs & Strategic Issues bidez, Repsol Fundazioa babesle dela, gonbidapena egiten dizugu topaketa honetara: “Trantsizio energetikoa eta Hirikoa. Mugikortasun jasangarria eta adimenduna”
Ekimena urriaren 21ean eta 22an izango da, online formatuan, eta hausnarketa kolektiborako eta ezagutza sortzeko prozesu bati hasiera emateko sortu da, energia sistema jasangarri baterantz bideratzeko.
Ekitaldian hainbat politikarik hartuko dute parte, baita energiaren eta mugikortasunaren arloko enpresa ordezkaritza zabal batek eta Deustuko Unibertsitateko ordezkari akademikoek ere, aldaketa bultzatzeko beharrezkoak diren paradigma politiko, arautzaile, ekonomiko, produktibo edo sozialei buruz eztabaidatzeko.
Ekitaldiaren agenda:
10:00 - 11:15 Irekiera eta ongietorria, Jardunaldien aurkezpena
- José María Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea
- Antonio Brufau, Repsoleko presidentea
- Iñigo Urkullu, lehendakaria
- Teresa Ribera, Espainiako Gobernuko laugarren presidenteordea eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroa.
- Ivan Marten, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko presidentea: “La neutralidad tecnológica. Un desafío para una descarbonización inteligente”
- Mariano Marzo, Bartzelonako Unibertsitateko Lurreko Zientzien Fakultateko katedraduna, Bartzelonako Repsol-Universitat Fundazioko Trantsizio Energetikoaren Katedrako zuzendaria: “El Green Deal europeo en el marco de la descarbonización global”
- María José Rallo del Olmo, Garraio eta Mugikortasuneko idazkari nagusia
- Javier Zarraonaindia Zuloaga, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordea
- Javier Rodríguez, Cidetec-eko zuzendari nagusia
- Fernando Palacín, Hidrógeno Aragón fundazioko zuzendari kudeatzailea
- Arancha García, ANFAC-eko Industria eta Ingurumen Arloko zuzendaria
