#DISRUPTIVE Zikloa Carla Royo-Villanovarekin, Carla Bulgaria Roses Beauty-ko Presidentea
Deusto Business Schoolek #DISRUPTIVE zikloa jarri du martxan, jakiteko zeintzuk diren esperientzia berritzaile eta arrakastatsuak sektore tradizional batzuetan, esaterako, turismoan, nekazaritzan, merkataritzan edo osasungintzan.
Hilero ezagutuko ditugu horrelako istorio ekintzaileak, goizeko kafea hartzen dugun bitartean, Deusto Business Schoolen egoitzan, Madrilgo Castelló kaleko 76an.
Oraingoan, gonbidatua Carla Royo-Villanova izango da, Carla Bulgaria Roses Beauty-ko Presidentea. Carla Bulgaria Roses Beauty-ko sortzaile, fundatzaile, bazkide eta Presidentea da 2003tik.
Moda, Edertasun eta Dekorazio arloan esperientzia profesional zabala du, erantzukizun handiko karguak izan ditu zenbait enpresatan, esaterako Pedro del Hierro, Trash and Soul, K.A Internacional, C+C eta Fraganzia.com. Zenbait aldizkari eta argitalpenetan eta ikus-entzunezko beste hedabide batzuetan aritzen da lankidetzan. Hainbat artikulu eta liburu idatzi ditu moda, edertasun eta protokoloari buruz, eta gai horiei buruzko hitzaldiak ere eman ditu. Zuzenbidean lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta Arte Modernoko ikasketak osatu zituen Christie´s (Londres) etxean.