#DISRUPTIVE zikloa, Iván Redondorekin, &fARedondo & Asociados Public Affairs Firm-eko CEOa

#DISRUPTIVE zikloa, Iván Redondorekin, &fARedondo & Asociados Public Affairs Firm-eko CEOa
2015/12/03
18:00 – 19:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Hiztegiak ematen duen definizioaren arabera, “disruptibo” hitza fisikatik dator eta bat-bateko etena eragiten duenari egiten dio erreferentzia. Ekonomia berrian, disruptibo gisa identifikatzen dira baliorik gehien sorrarazten duten ekintzaileen berrikuntzak.

Joan den mendean, Schumpeter ekonomistak sormen disruptibo izenez bataiatu zuen ekintzaile horien jarduera. Ekintzaileek iritsi duten sonak ekarri du berrikuntza disruptiboak IKTekin soilik identifikatzea. Deusto Business Schoolek #DISRUPTIVE zikloa jarri du martxan jakiteko zeintzuk diren esperientzia berritzaile eta arrakastatsuak sektore tradizional batzuetan; esaterako, turismoan, nekazaritzan, merkataritzan edo osasungintzan.

Hilero ezagutuko ditugu horrelako istorio ekintzaileak, arratsaldeko kafea hartzen dugun bitartean, Deusto Business Schoolen egoitzan, Madrilgo Castelló kaleko 76an.

Edizio honetako protagonista Iván Redondo da. Iván Redondo, Giza Zientzieetan eta Komunikazioan Lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, Informazio Ekonomikoan espezializatuta dago Madrilgo Konplutense Unibertsitatean eta Hauteskunde Kanpainen Zuzendaritzan George Washington Unibertsitatean. Madrilen, Redondo & Asociados Public Affairs Firm sortu zuen, hautagai, presidente, enpresa eta gobernuen aholkularitzan aritzen den enpresa. Hori baino lehen, Llorente y Cuenca aholkularitza enpresan egin zuen lan eta SATSEko (Erizainen Estatuko Sindikatua) komunikazio aholkularia izan zen. Horretaz gain, Diario Vasco (Vocento) egunkariko kolaboratzailea izan zen eta hainbat enpresatako komunikazio aholkularia.

Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>