#DISRUPTIVE zikloa Javier Goikoetxearekin, Founder & CEO Grupo NEXT
Deusto Business Schoolek #DISRUPTIVE zikloa jarri du martxan jakiteko zeintzuk diren esperientzia berritzaile eta arrakastatsuak sektore tradizional batzuetan; esaterako, turismoan, nekazaritzan, merkataritzan edo osasungintzan.
Hilero ezagutuko ditugu horrelako istorio ekintzaileak, arratsaldeko kafea hartzen dugun bitartean, Deusto Business Schoolen egoitzan, Madrilgo Castelló kaleko 76. Zenbakian.
Oraingo hizlaria Javier Goikoetxea izango da, Founder & CEO Grupo NEXT. Javier Goikoetxeak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du teknologia eta zerbitzuen sektoreko negozioak garatzen. Aditua da M2M soluzioetan eta mugikortasunean, proiektu disruptiboekin. Ekintzaile handia da, oinarri teknologikoa duten konpainia batzuk sortu eta martxan jartzen egin du lan, 11 urte eman ditu sortzen eta martxan jartzen DETECTOR, mugikortasun soluzioetan espezializatutako enpresa. Azen urteotan Grupo NEXT sortu eta martxan jarri du. Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta Business Schooleko MBA.