#DISRUPTIVE Zikloa Marta González Moro 21gramos-eko CEOarekin

#DISRUPTIVE Zikloa Marta González Moro 21gramos-eko CEOarekin
2016/11/10
18:00 – 20:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schoolek #DISRUPTIVE zikloa jarri du martxan jakiteko zeintzuk diren esperientzia berritzaile eta arrakastatsuak sektore tradizional batzuetan; esaterako, turismoan, nekazaritzan, merkataritzan edo osasungintzan. Hiztegiak ematen duen definizioaren arabera, “disruptibo” hitza fisikatik dator eta bat-bateko etena eragiten duenari egiten dio erreferentzia. Ekonomia berrian, disruptibo gisa identifikatzen dira baliorik gehien sorrarazten duten ekintzaileen berrikuntzak. Hilero ezagutuko ditugu horrelako istorio ekintzaileak arratsaldeko kafea hartu bitartean.

Izen ematea

María González. 21gramos-eko bazkide eta sortzailea. Baliodun marketan espezializatutako Estrategia y Laboratorio Creatiboko Aholkularia. Enpresen Administrazioan lizentziatua Lincolshire-ko Unibertsitatean eta IEko Erantzukizun Korporatiboko Zuzendaritzako PS 2007an bere enpresa sortu zuen, aholkularitza, marketina eta komunikazio arloan 10 urte baino gehiagoko esperientzia profesionalaren ondoren.  Agentziaren bezero nagusienetariko batzuk hauek dira: Adecco, Adif, Bridgestone, Dow Chemical, Foretica, Heineken, Hispasat, Ikea, Philips eta SM. 21gramos-ek Marcas con Valores mugimendua sustatzen du.

Marcas con Valores. 21gramosen ekimena da, helburua da partekatzea balioetatik abiatuta hitz egin eta konektatzen duten marken estrategiarako eta kudeaketarako ezagutza hobetu nahi dutenekin. Nola sortu eta kudeatu liteke marka bat audientziekin lotura sortzeko gai dena egun bizi garen bezalako garai eta ingurunean? HoNola erantzuten diete markek esperientziak baino gehiago proposamen eta balio sinesgarriak nahi dituzten “kontsumitzaile-herritar-pertsona” berriaren igurikimen eta eskaerei?

Galdera horiek eta beste batzuk ere planteatuko dira Baliodun Marken I. Ikerketan, Nielsenekin batera espainiar merkatuan egindako landa lana da, gainera kontsumitzaile berrien portaerari buruzko 150 azterketa baino gehiagoko bilduma du eta marka, ospe eta jasangarritasuneko 50 aditu baino gehiagoren iritzia jasotzen du eta Marta Gonzalezek gurekin partekatuko ditu #Disruptive saio horretan.

Informazio gehiago:

Irene Pérez
Tel.: 91 577 61 89
Emaila: irene.perez@deusto.es

 

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>