#DISRUPTIVE zikloa Pedro González Torroba abokatu eta ekonomialariarekin

Ciclo #DISRUPTIVE con Pedro González Torroba, abogado y economista
2018/01/25
17:30 - 19:30
Deusto Business School Madrid
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Gehitu Google Calendarrera

 
Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu Deusto Business Schooleko #Disruptiveren beste edizio batera, nazioarteko praktikarik onenen inguruko eztabaida eta ezagutzarako foro egonkorra da, aztertu egiten dute zeintzuk diren esperientzia berritzaile eta arrakastatsuak sektore tradizional batzuetan, esaterako, aisian, turismoan, nekazaritzan, merkataritzan edo osasungintzan. Hiztegiak ematen duen definizioaren arabera, disruptibo terminoa fisikatik dator eta bat-bateko etena eragiten duenari egiten dio erreferentzia. Ekonomia berrian, disruptibo gisa identifikatzen dira baliorik gehien sorrarazten duten ekintzaileen berrikuntzak. Hilero ezagutuko ditugu horrelako istorio ekintzaileak arratsaldeko kafea hartu bitartean. Oraingo edizioan, ekintzaileei laguntzeko politika desberdinak ezagutuko ditugu, hain zuzen ere, administrazio publikoen bidez martxan jarri direnak. Ekintzaileei laguntzeko legeetatik abiatuta, azken urteotan onartuak, ateratako emaitzen analisi kualitatiboa eta kuantitatiboa egingo da. Horretaz gain, eskaera handiena duten ekimen publikoak identifikatuko dira, baita arrakasta txikiena dutenak ere, eta haien balorazioa egingo da kontuan izanik ekosistema ekintzaileak sortzeko duten ahalmenaren arabera. Izen ematea Pedro González Torroba Pedro González Torroba abokatu eta ekonomialaria da. Madrilgo Udaleko Letradunen taldean sartu zen oposaketa bidez. Zuzendari eta Madrid Emprendeko Merkataritzako zuzendari nagusia eta Berrikuntzako zuzendariorde nagusia izan da Madrilgo udalean. Gaur egun, Madrilgo Alkatetzako koordinatzailetza nagusiko aholkularia da; Madrilgo Unibertsitate Autonomako Zuzenbide administratiboko irakasle elkartua eta Deusto Business Schoolekin lankidetzan aritzen da. Udaleko letradun modura, auzietako ordezkaritza eta defentsa lanak egin zituen, jurisdikzio zibilean, merkataritzakoan eta lan arlokoan. Madrid Emprendeko Merkataritza eta Garapen Ekonomikoko zuzendari nagusi modura eta Madrilgo udaleko Berrikuntzako zuzendari nagusi modura lan egin du ekintzaileei laguntzeko, aberastasun eta enplegu sortzaile modura, baina baita zerbitzu urbanoak sortzeko berrikuntza irekiko iturri modura ere. Argibide gehiago irene.perez@deusto.es 91 577 61 89
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude