#DISRUPTIVE zikloa Xabier Mitxelenarekin, S21sec enpresako Fundatzailea eta CEOa

#DISRUPTIVE zikloa Xabier Mitxelenarekin, S21sec enpresako Fundatzailea eta CEOa
2017/05/16
18:00 – 20:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Deusto Business Schooleko #Disruptive  berrira, eztabaida eta ezagutzako foro egonkorra da, esperientzia berritzaile eta arrakastatsuak partekatzen dira sektore tradizional batzuetakoak, esaterako, turismoa, nekazaritza, merkataritza edo osasungintzakoak. Hiztegiak ematen duen definizioaren arabera, “disruptibo” hitza fisikatik dator eta bat-bateko etena eragiten duenari egiten dio erreferentzia. Ekonomia berrian, disruptibo gisa identifikatzen dira baliorik gehien sorrarazten duten ekintzaileen berrikuntzak. Hilero ezagutuko ditugu horrelako istorio ekintzaileak arratsaldeko kafea hartu bitartean.

Inscripción

Xabier Mitxelena

S21sec enpresaren fundatzailea eta CEOa izan da, 16 urtez, lanik garrantzitsuena izan da Konpainia hori lideratu, garatu eta ordezkatzea Zibersegurtasunaren arloan, apustu handia eginez Berrikuntzaren alde eta talentua erakarri eta sortzeko. Modu aktiboan hartu du parte sozietatearen garapen korporatiboan, eta talde guztiarekin batera lortu du S21sec erreferentzia globaleko Konpainia bihurtzea zibersegurtasunaren arloan. Karrera profesionala lan postu desberdinetan garatu du, Sayma Consulting-eko Kalitateko Aholkulari modura hasi zen, ondoren Bull (Spain) sozietateko Norteko Canal Indirectoko arduraduna izan zen, handik joan zen ATEra, enpresa txiki eta ertainak digitalizatzeko informatikako enpresara. Ondoren, eta ATEko bazkide eta CEO modura, ATE Internet eta ATE Consulting sortu zituen. Industria Antolakuntzako Ingeniaria de Nafarroako Unibertsitatean, Deustuko Unibertsitateko MBA du Merkataritzako Zuzendaritzan eta Marketinean.

S21sec

S21sec multinazionala da zibersegurtasunean %100ean espezializatua eta teknologiaren garapenera bideratua. 2000. urtean sortu zen, 250 aditu egiaztatu baino gehiago ditu, eta berrikuntza handiko zerbitzuen eskaintza zabala du eta produktu propioen eskaintza sendoa. Ikerketa eta garapena izan dira, hasieratik, S21 sec sozietatearen estrategiako helburu nagusia, eta horrela sortu du zibersegurtasunean espezializatutako lehenengo I+G+b zentroa Europan. S21sec presente dago banketxe garrantzitsuenetan eta Ibex 35 eta Dow Jones Eurostoxx 50 osatzen duten konpainia gehienetan egiten du lan. Nazioarteko presentzia finkaturik du –bereziki Espainia, Portugal, Erresuma Batua eta Mexikon-, eta asko hazten ari da nazioarteko merkatuetan, S21sec konpainiak irtenbide integralak eskaintzen ditu ezbeharrak saihesteko eta haietatik babesteko 24 orduz, urteko 365 egunetan.

Informazio gehiago:

Irene Pérez
Tel.: 91 577 61 89
Emaila: irene.perez@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>