Inspira STEAMen 2024-2025 edizioaren itxiera
Inspira STEAM programaren bederatzigarren edizioaren itxiera ospatuko dugu. Jardunaldi hau une berezia izango da: aurtengo edizioaren emaitzak aurkeztuko ditugu, parte hartu duzuen guztiei eskerrak emateko aukera izango dugu, eta elkarrekin jarraituko dugu berdintasunean, gazteen bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen. Ekitaldia Begoña Beristainek aurkeztuko du, eta Clara Grima zientzia dibulgatzaileak hitzaldi inspiratzaile bat eskainiko du: “Matematikari emakume batekin mundua salbatzeko”. Horrez gain, Mosaico taldearen eskutik dinamika bat egingo dugu, eta amaitzeko, gosari txiki batez gozatzeko tartea izango da.