Cine invisible. Film sozialak 2026
Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren barruan, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak atsegin handiz gonbidatzen zaitu proiekzioetara:
HOMING (18')
Sinopsia: Familia bat Inglaterrako hegoaldeko kostara joan dira bizitzera, duela gutxi. Hondartza ondoko etxean, ama-semeak presaka atera dira etxetik, lanera eta eskolara joateko. Aitak, bestalde, maletetatik gauzak atera eta etxetik lan egiteko asmoa du. Joatear direnean, amak gizon bat ikusi du atzeko lorategian; bakeroak busti-busti eginda ditu. Dirudienez, ontzi txiki batean heldu da eta ez du ingelesez hitz egiten. Nahiz eta aita kezkatuta dagoen, amak etxera sartzen utzi dio. Tentsioa areagotu ahala, semeak telefonoarekin grabatu du gizona ezkutuan. Gizona bainugelan sartu da isilean, eta alabari deitzen saiatu da. Deia bat-batean eten delarik, gizonak oihu egin du. Erabat ikaraturik, familiak autorantz egin du ihes, eta poliziari deitu dio. Etxe barruan, gizonak telefonoa kargatu, haurraren futboleko botak kontu handiz gorde... eta alde egin du isilean.
LES VOYAGEURS (60')
Sinopsia: Marokoren eta Espainiaren arteko mugan, Europara zeharkatzeko zain gaude, egonezinak jota. Hainbat aldiz saiatu gara, baina huts egin dugu guztietan, nahiz eta bizirautea lortu. Ni, artista naizenez, niri dagokit taldearen itxaropenaren sugarra bizirik mantentzea. Kamera batez eta abesti gutxi batzuez film hau egin genuen denon artean.
Proiekzioen ondoren, solasaldi bat izango dugu. Pertsona hauek izango ditugu:
- David Bingong, Les Voyageurs filmaren zuzendaria
- Txus Blanco, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia
- Adelis Galindo, KCD
- Gustavo de la Orden Bosch, moderatzailea (Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ikertzailea).
Ekitaldi honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, gizarte gisa bete dezakegun rolari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko.
Zuek ekitaldian izatea espero dugu.
