Irakurri Ikuspegi Juridikotik programaren bukaera ekitaldia
Zuzenbide Fakultateko Irakurri ikuspegi juridikotik programak 2017-2018ko edizioaren amaiera ekitaldia egingo du, apirilaren 23an, 15:30etik aurrera, Garate Aretoan.
Ekitaldian mahai-ingurua egingo da: “El Derecho en Quevedo”. Hauek izango dira parte hartzaileak: Ricardo de Ángel Yagüez, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide zibileko katedraduna; Jesús Ignacio Martínez García, Cantabriako Unibertsitateko Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea eta Javier Pérez, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea.
Horretaz gain, ziurtagiriak emango zaizkie 2016-2017ko edizioko parte hartzaileei.Irakurri ikuspegi juridikotik Zuzenbide Fakultateak duela bi edizio martxan jarritako proiektua da eta helburu du ikasleen artean irakurketa sustatzea eta, aldi berean, kultura juridikoan sakontzea.