Ekintzailetza Korporatiboaren Kluba Borja Bergareche Vocentoko Berrikuntza zuzendariarekin

Ekintzailetza Korporatiboaren Kluba Borja Bergareche Vocentoko Berrikuntza zuzendariarekin
2015/07/09
09:00 – 10:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schoolek Ekintzailetza Korporatiboko Klubaren beste edizio bat antolatu du. Nazioarteko praktikarik onenen inguruko eztabaida eta ezagutza foro egonkorra da, berrikuntza ireki izenez ezagutzen denaren arlokoa. Ekimenaren helburua da enpresa handien aldaketaren kudeaketa hobea erraztea, ekintzaileen eta berritzaileen laguntzarekin. Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, konfidentzialtasun giroan, berrikuntza irekian euren korporazioaren esperientzia besteei erakusteko.

Oraingoan, gonbidatua Borja Bergareche da, Vocentoko Berrikuntza zuzendaria, Espainian hedadura handia duen egunkarien taldekoa, Vocento Media Lab berria martxan jartzen aritu da eta konpainiako berrikuntza proiektuen buru da. Abokatua eta kazetaria da, sail digitalaren zuzendariordea da, Londreseko korrespontsala eta ABC nazioarteko egunkariaren Erredakzio burua, gainera beste egunkari batzuetan ere idatzi du: El Correo (Bilbao), El País eta La Nación (Buenos Aires). Kazetariak Babesteko Batzordeko aholkulari europarra da Nueva Yorken, eta 2011n “Wikileaks Confidencial argitaratu zuen, prensa era nazioarteko diplomazian filtrazioen duten ondorioez. ABC/Complutense Kazetaritzako masterreko irakaslea da, eta lehenago nazioarteko gaietako aholkulari moduan egin du lan Europako Parlamentuan eta Europako Batzordean. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziatua (Bilbao) eta Nazioarteko Harremanetako masterra Columbiako unibertsitatean, Fullbright bekarekin. 1977an jaio zen Bilbon, ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu, Max, Lola eta Luis.

Izena emateko

Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>