Ekintzailetza Korporatiboko Kluba IBMko Carmen Garcíarekin
Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, isilekotasun giroan, berrikuntza irekian euren korporazioaren esperientzia besteei erakusteko.
Oraingoan, gonbidatua Carmen García da, Europako hegoalderako (Espainia, Portugal, Grezia eta Israel) IBM Commerce-ko zuzendaria. Informazio teknologiaren industrian 25 urte darama, salmenta eta negozio garapeneko postu desberdinetan, IBM, DEC eta Hewlett-Packard-en. Azpimarratzekoak dira IBMn Banca y Seguros Madrid entitatearen zuzendari izan zen aldia; IBM Europako postu baterako izendapena eta azken aldi profesionala, arlo Digitala ardatz duena, Eraldaketa Digitaleko Negozioaren Garapenaren arduradun eta dibulgatzaile aktiboa hitzaldietan. Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatua da Madrilgo Konplutense Unibertsitatean, Banku eta Finantza Entitateei buruzko Executive Masterra du Burtsa Ikasketen Institutuan (Madrid) eta INSEAD Programa Senior Saleseko salmenta ziurtagiria, Bostoneko Unibertsitatean.