Ekintzailetza Korporatiboko kluba Fernando Impuesto zuzendariarekin. Enagás

Ekintzailetza Korporatiboko kluba Fernando Impuesto zuzendariarekin. Enagás
2016/11/24
09:00 – 11:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schoolek DBSko Ekintzailetza Korporatiboko Klubaren saio bat antolatu du. Nazioarteko praktikarik onenen inguruko eztabaida eta ezagutza foro egonkorra da, berrikuntza ireki izenez ezagutzen denaren arloan. Ekimenaren helburua da enpresa handien aldaketaren kudeaketa hobea erraztea, ekintzaileen eta berritzaileen laguntzarekin.

Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, konfidentzialtasun giroan, berrikuntza irekian euren korporazioaren esperientzia besteei erakusteko.

Inscripción

Fernando Impuesto. Ekonomian Lizentziatua, MBA 1996 eta AMP 2010 Esade/Whartonen. 2007tik Aurrera zuzendaritzako postuak izan ditu Enagásen. Gaur egun, arduraduna da arlo Tekniko-Komertziala eta Enagás Emprenden (Enagáseko Ekintzailetza Korporatiboko Programa eta Berrikuntza Irekia). Lucent Technologies eta Agere Systems-en aritu ondoren, 14 urte baino gehiagoko esperientzia du gasaren sektorean eta komertzializazioa eta Enagáseko azpiegituren kudeaketa logistikoa garatzen du; horretaz gain, zerbitzu teknikoak eskaintzen ditu gasaren garraioaren jardueran eta mantentze arloan, GNL instalazioetan eta lur azpiko biltegietan. Aldi berean, Swedegas eta Saggas konpainietako Administrazio Kontseiluetako kide da, International Gas Uniooneko GNL taldeko kidea eta irakasle laguntzailea Energy Delta Institute Carlos III. Unibertsitatean.

Enagás Emprende. Enagás nazioarteko erreferentea da gasaren garapen eta azpiegituretan eta gasaren sare konplexuen eragiketa eta kudeaketan. Europar Batasunaren TSO independente ziurtagiria du eta zortzi herrialdetan garatzen du bere jarduera. Enagásen Ekintzailetza Korporatiboko eta Berrikuntzako Programa, Enagás Emprende deritzona, 2015ean sortu zen, hiru helbururekin: Ekintzailetza eta Berrikuntza kultura sustatzea, ekintzailetza programak garatzea eta GNLren erabilera eta garapen berriak sustatzea (gas natural likidotua). Programan 3 ildo nagusi garatuko dira: barruko ekintzailetza sustatu (Ingenia Business sarien bidez konpainiak identifikatu eta bultzatu egiten ditu bertako profesionalen negozio ideia onenak); Berrikuntza Irekia (konpainiatik kanpoko profesionalek ideiak aurkeztu eta proiektu edo startupak aurkeztu Enagasi) eta Enagás Fab (Enagáseko egoitza nagusiko ekintzailetza eta berrikuntzako espazioa, Madrileko erdi gunean, langile eta ekintzaileek ideiak eta proiektuak garatzeko lekua).

Informazio gehiagorako:

Irene Pérez
Tel.: 91 577 61 89
Emaila: irene.perez@deusto.es

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>