Ekintzailetza Korporatiboko Kluba, Javier Nuche Atresmedia Diversificación-en Zuzendari Nagusiarekin
Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, konfidentzialtasun giroan, berrikuntza irekiaren arloan euren korporazioak duen esperientzia besteei erakusteko.
Oraingo edizioko protagonista Javier Nuche da. Karrera profesionala Deloitte-n hasi zuen, auditoretza eta aholkularitza proiektuak garatzen Komunikabide eta Telekomunikazioen arloan. Geroago Altadisen egin zuen lan, eta, auditore senior modura, nazioarteko hainbat proiektu burutzen lehena izan zen. Antena 3 katean hasi zen lanean 2007an, bertako Estrategia Zuzendari izendatu zuten 2011n eta lanpostu horretatik Grupo Atresmediako garapen korporatiboko hainbat proiektu bideratu zituen. 2014ko otsailetik, Nuche Atresmedia Diversificación-eko Zuzendari Nagusia da. Arlo hori Espainian publizitate sarreretatik zuzenean sortzen ez diren jarduera eta negozio guztiak batu eta sustatzeko helburuarekin sortu zen, hala nola, nazioarteko garapena, negozio editoriala, negozio berriak eta media for equity.