Ekintzailetza Korporatiboko Kluba, Juan Ignacio Sanz Ibermática-ko zuzendariorde nagusiarekin

Ekintzailetza Korporatiboko Kluba, Juan Ignacio Sanz Ibermática-ko zuzendariorde nagusiarekin
2016/02/02
09:00 – 11:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schoolek Ekintzailetza Korporatiboko Klubaren beste edizio bat antolatu du. Berrikuntza irekia izenez ezagutzen denaren arloan nazioartean egiten diren praktikarik onenen inguruko eztabaida eta ezagutzarako foro egonkorra da. Ekimenaren helburua da enpresa handien aldaketaren kudeaketa erraztea, ekintzaileen eta berritzaileen laguntzarekin.

Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, konfidentzialtasun giroan, berrikuntza irekiaren arloan euren korporazioak duen esperientzia besteei erakusteko.

Oraingoan, gonbidatua Juan Ignacio Sanz Ibermáticako zuzendariorde nagusia da. Enpresa horretan, duela 10 hasi zenetik, kudeaketa arloko hainbat funtzio izan ditu. Telekomunikazioetako Goi Ingeniaria da, Informatika-Transmisioa espezialitatekoa. Madrilgo E.T.S.I Telekomunikazioko Unibertsitatean, eta Master in Business Administration-MBA, Enpresaren Instituan. Horretaz gain, IE Business Schooleko irakaslea da eta Management of Information Systems irakasgaia ematen du.

Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>