Ekintzailetza Korporatiboko Kluba, Repsoleko Corporate Venturing-eko Luis Casadorekin

Ekintzailetza Korporatiboko Kluba, Repsoleko Corporate Venturing-eko Luis Casadorekin
2018/12/13
09:00 – 10:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Deusto Business Schooleko Ekintzailetza Korporatiboko Klubera. Nazioarteko praktikarik onenen inguruko eztabaida eta ezagutza foro egonkorra da, berrikuntza ireki izenez ezagutzen denaren arlokoa. Ekimenaren helburua da enpresa handien aldaketarako kudeaketa hobea erraztea, ekintzaileen eta berritzaileen laguntzarekin. Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, konfidentzialtasun giroan, berrikuntza irekian euren korporazioaren esperientzia besteei erakusteko.

Toki kopuru mugatua. Eman izena hemen.

Luis Casado Padilla

Zientzia Kimikoetan cum laude doktorea Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Francisco de Vitoria Unibertsitateko Lidergoko Programarekin eta ESADE Business Schoolen Zuzendaritzako Kudeaketa Aurreratuko Zuzendaritzarekin osatu du bere prestakuntza.

UCMko Kimika Zientzien Fakultateko Ingeniaritza Kimikoko Saileko irakasle laguntzailea izan zen, eta, geroago, Rey Juan Carlos Madrilgo Unibertsitateko Zientzia eta Teknika Esperimentalen Goi Eskolako irakasle elkartua izan zen.

Lanbide profesionala 1996an hasi zuen Repsolen, Ingeniaritzako zuzendaritzako prozesuko ingeniari moduan. 1998an, Refino Negozioen Garapenerako eremuan sartu zen, 2012ra arte erantzukizun ezberdinetako karguak izan zituen, konpainiako Ingurumen Aztarna eta Segurtasun eta Ingurumen Saileko Karbono Unitateko zuzendari izendatu zuten arte. 2014an, Garapen Teknologikoko eta Refino Berrikuntzako zuzendari izendatu zuten eta 2016ko apirilean Segurtasun, Ingurumen eta Jasangarritasuneko zuzendari izatera iritsi zen.

2017ko maiatzetik aurrera, Corporate Venturing-en kudeaketaren arduraduna da, Teknologia Korporatiboko eta CVko zuzendaritza barrukoa, eta Repsol-eko Corporate Venture Capital funtsa kudeatzen du.

Repsoleko ordezkaria izan da nazioarteko foroetan, esaterako Fuels Europe eta IPIECA.

Repsoleko Corporate Venturing

Corporate Venturing arloaren misioa Repsol-en negozio arloetan abantaila lehiakorra sortzea da. Horretarako, teknologia berrien garapena eta ezarpena eta konpainiaren negozio eredu berriak azkartzen laguntzen duten startup berritzaileetan inbertitzen du.

Lan taldea14 pertsonakoa da eta 85 milioi euroko fondoa du 2016-2020 aldirako, eta inbertsiorako sei arlo teknologiko ditu: fidagarritasuna hobetzea eta industria-eragiketen marjina, ekonomia zirkularra, material aurreratuak, dibertsifikazio energetikoa, mugikortasun aurreratua eta esplorazio eta ekoizpen teknologia berriak.

Finantzaketaz gain, hainbat baliabide eskaintzen ditu: enpresen instalazio industrial eta teknologikoak, aditu sareak, salmenta kanalak eta bezeroen oinarriak eta Repsol-en ospe ona eta sendotasuna.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

  1. Hola qué tal .
    He visto que están bastante concienciados con el tema de startups en cuanto a la economía circular .
    Recientemente hemos lanzado una web enfocada a este fin , el reciclaje y autoconsumo y reducción de emisiones CO2 a la atmósfera , antes de deshacerse de cualquier producto ,( a la vez que el usuario se sienta recompensado por realizar estas acciones ).
    Dicho esto, actualmente nos encontramos en la 2° fase;

    1-buscar alianzas con corporaciones y/o empresas que nos apoyen mediante su patrocinio e integración de su marca en dicha plataforma.
    2-publicidad masiva en redes sociales para darnos a conocer .

    Por favor , para más información contactar con el correo indicado .

    Saludos.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>