Ekintzailetza Korporatiboko Kluba Mikel Lasa KIC InnoEnergy Iberiako CEOarekin
Ekintzailetza Korporatiboko Kluba Chatham House Rules bidez garatuko da. Arau horiek ez dira aplikatuko ekitaldian kazetariren bat egonez gero, kasu horretan argi adieraziko zaie parte hartzaileei.
Mikel Lasa.
Mikel lasa KIC InnoEnergy-ko batzorde exekutiboko kide da eta haren filialaren CEOa Iberia eskualderako. Bere karreran, loturak ezartzen aritu da negozioen munduaren, ikerketa aplikatuaren eta hezkuntzaren artean, hasiera batean automobilgintzaren barruan eta, gero, energia sektorean.
InnoEnergy proiektuari lotu aurretik, Apia XXI ingeniaritzako teknologia eolikoko saileko buru izan zen eta aerosorgailuen azterketa eta diseinuko eremuko buru gisa lan egin zuen CENER – Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalean. Horren aurretik, Robert Bosch GmbH enpresako korporazio zerbitzuetako ikertzaile aritu zen eta kalitateko ingeniari, Valeo enpresan.
Ingeniari industriala da Nafarroako Unibertsitatean; doktore Magdeburgo-ko Otto-von-Guericke-n eta Deustuko Unibertsitateko MBA.
KIC InnoEnergy
KIC InnoEnergy SE (Societas Europeas) egoitza Holandan duen enpresa da eta Europako 24 herrialdetan du jarduera. 2010ean sortu zen, garapenerako lankidetza printzipio publiko eta pribatuari esker, EIT – European Institute of Innovation and Technology babesle zela.
InnoEnergy-k Europako berrikuntza ekosistema handiena garatu eta kudeatzen du energiaren sektorean. Ekosistema hori gaur egun 400 erakundek baino gehiagok osatzen dute (gehienetan multinazionalak, ETEak eta startupak), eta energia-kateen eta energia bektoreen lotura gehienetan daude.
InnoEnergyren jarduera negozio berritzaileen garapena eta pertsonen eta talentuaren garapena azkartzea da, EBk ezarritako energia sektorearen eraldaketa beharrei jarraiki. Horretarako, berrikuntzarako laguntza programa desberdinak ditu eta urtero 100 milioi euro inbertitzen ditu eragin eta hazkunde potentzial handia duten ekimen berritzaileetan.
Argibide gehiagorako:
Irene Pérez
irene.perez@deusto.es
91 577 61 89