Ekintzailetza Korporatiboko Kluba, Rosalía O´Donnell-ekin, Telefonicako Talentumeko arduraduna eta Eraldaketa Digitalean aditua
Izen ematea (toki kopuru mugatua)
Rosalía O´Donnell
Enpresa Zientzietan lizentziatua, 15 urte baino gehiago darama marketin eta eraldaketa digitaleko proiektuak lideratzen Telefonican. Izugarri gustatzen zaio talentu gaztea, managementa eta eraldaketa digitala. Gaur egun, Telefonican Posicionamiento Público Joven arloko burua da, baita talentu gaztea sustatzeko programakoa eta blogthinkbig.com arlokoa ere. Une honetan Filosofia ikasten ari da.
Talentum
Talentum Telefonicak talentu gaztea sustatzeko duen plataforma da, eta zabalik dago parte hartu nahi duten guztientzat. Prestakuntza, networking, hackathon, ekitaldiak eta solf-skills garapena eskaintzeaz gain, Talentumek beka mota desberdinak ditu, gazteen etapa eta interes desberdinetara egokitzen direnak. Horien artean daude euren proiektua garatzen laguntzen dietenak, mentore eta teknologia ekipamenduaren laguntzarekin, eraldaketa digitalaren erronka konpontzeko aukera ematen dutenak diziplina anitzeko talde baten barruan, eta Telefonican praktikak egiteko aukera ematen dutenak.
Argibide gehiago:
Irene Pérez
irene.perez@deusto.es
915776189