Ekintzailetza Korporatiboko Kluba, DBS Executivek antolatuta, Everiseko Ángel Gutiérrezekin

Ekintzailetza Korporatiboko Kluba, DBS Executivek antolatuta, Everiseko Ángel Gutiérrezekin
2015/02/19
09:00 – 10:30
DBS Madrid. c/ Casteló, 76, de Madrid
 
Deusto Business Schoolen Ekintzailetza Korporatiboko Kluba izango da Everiseko Ángel Gutiérrezekin. Gosari formatuko kluba hau eztabaida eta ezagutzako foro egonkorra da, berrikuntza irekia izeneko nazioarteko jardunbiderik onenei buruz. Ekimenaren helburua da enpresa handien aldaketaren kudeaketa hobea erraztea, ekintzaileen eta berritzaileen laguntzarekin. Ángel Gutiérrezek lanbideko karrera osoa eskaini die arlo hauei (19 urte baino gehiago): korporazio handien aholkularitzari, hainbat gairen inguruan (estrategia, negozioaren dibertsifikazioa eta berrikuntza); Administrazio Publikoei, eskualde garapenean; eta startupei, negozioaren garapeneko, hazkuntzako eta globalizazioko estrategien formulazio eta exekuzioan. Aholkularitza enpresa batzuetan lan egin du, azkeneko 8 urteetan Everisen. Bertan Berrikuntza arloko bazkidea eta EverisDigital ekimenaren arduraduna da.  Argibide gehiago.
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>