Deusto Business Alumniren Bazkari Solasaldia Adela Cortinarekin
Enpresen Erantzukizun Soziala, nahiz eta kritika ondo justifikatuak jaso dituen, sarritan kosmetikako produktu bihurtzeagatik, zentzu etikoan, ezinbestekoa da enpresa eta gizarte onak sortzeko.
Batetik, enpresarik etikoenak hobeto kudeaturik daude, barruko konfiantza sortzen dute eta ospe ona ere bai. Baina aldi berean, NBEko Garapen Iraunkorraren Helburuekin bat datoz, eta horiek hiritar lokal eta global bihurtzeko gonbidapena egiten diete enpresa txiki, ertain eta handiei. Enpresen lankidetza beharrezkoa da horrelako garapena lortzeko, eta ezinbestekoa gizateriarentzat eta ingurumenarentzat.
Horretarako Enpresaren Gizarte Erantzukizuna hartu behar da kudeaketa tresnatzat, zuhurtziarako neurri eta justiziaren eskakizun modura.
Garate Internationalek nazioarteko ikasleak elkartuko ditu, kultura desberdinak erakusteko balioko duen topaketa batean. Gainera, klaustroan herrialde desberdinetako informazio mahaiak egongo dira, eta ikasleek euren herriei buruz hitz egin ahal izango dute.