Deusto Business Alumniren Bazkari Solasaldia Adela Cortinarekin

Deusto Business Alumniren Bazkari Solasaldia Adela Cortinarekin
2017/05/24
14:00 – 16:00
Gran Hotel Domine Bilbao. Mazarredo Zumarkalea, 61, 48009 Bilbo, Bizkaia
 
Deusto Business Alumnik atseginez gonbidatzen zaitu antolatu duen bazkari solasaldira. Gurekin izango dugu Adela Cortina, filosofoa eta Valentziako Unibertsitateko Etikako katedraduna. Ekitaldia Bilboko Domine hotelean izango da, maiatzaren 24an. Hitzaldi hau eskainiko du: Etica de la empresa: una apuesta prudente y justa.

Enpresen Erantzukizun Soziala, nahiz eta kritika ondo justifikatuak jaso dituen, sarritan kosmetikako produktu bihurtzeagatik, zentzu etikoan, ezinbestekoa da enpresa eta gizarte onak sortzeko.

Batetik, enpresarik etikoenak hobeto kudeaturik daude, barruko konfiantza sortzen dute eta ospe ona ere bai. Baina aldi berean, NBEko Garapen Iraunkorraren Helburuekin bat datoz, eta horiek hiritar lokal eta global bihurtzeko gonbidapena egiten diete enpresa txiki, ertain eta handiei. Enpresen lankidetza beharrezkoa da horrelako garapena lortzeko, eta ezinbestekoa gizateriarentzat eta ingurumenarentzat.
Horretarako Enpresaren Gizarte Erantzukizuna hartu behar da kudeaketa tresnatzat, zuhurtziarako neurri eta justiziaren eskakizun modura.

Garate Internationalek nazioarteko ikasleak elkartuko ditu, kultura desberdinak erakusteko balioko duen topaketa batean. Gainera, klaustroan herrialde desberdinetako informazio mahaiak egongo dira, eta ikasleek euren herriei buruz hitz egin ahal izango dute.

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>