Hasi da “Zahartze aktiboa eta osasungarria” izeneko prestakuntza zikloa
Hitzaldiak hilean behin izango dira, eta hainbat gai landuko dituzte: adina kudeatzen ikastea, osasuna bizitza integral eta integratzaile gisa, prestakuntza norbera aberasteko eta gozatzeko, aisia, testamentu kontuak, inbertsioak, norberaren identitatearekiko errespetua eta pertsonaren duintasuna. Helburua da gogoeta pertsonala egiten laguntzen duten bideak proposatzea.
Javier Elzok “Zahartu haziz” zikloari hasiera emango dio gaur, urriak 7, eta erretiroan aurrera egitea proposatuko du, adinaren erronkak norbere gain hartuta. Hitzaldia Garate aretoan izango da, 12:00etan, eta ordubete inguru iraungo du.
Zikloaren barruko beste hitzaldiak datozen zazpi hilabeteetan zehar emango dira. Dagoeneko eskuragarri daude datak eta gaiak webgune honetan. Saioen datak hurbildu ahala jakinaraziko da zein den lekua.
Plazak mugatuak dira, eta, beraz, inprimaki honetan izena ematea gomendatzen da; izan ere, plazak izena emateko hurrenkeraren arabera emango dira.