Nola gehitu dezakete teknologiak eta Big Datak funtzio finantzarioaren balioa?

Cómo pueden la tecnología y el Big Data incrementar el valor de la función financiera
2020/01/17
09:00 - 10:30
Deusto Business School Donostia
Camino Mundaiz 50
Gehitu Google Calendarrera

 
Nola aldatu dute teknologia berriek finantzen mundua? Nola ari da eraldatzen Big Data finantza sailen egunerokotasuna? Berrikuntza teknologikoek eta datuek negozio baten gero eta ikuspegi zehatzagoa lortzeko aukera ematen dute. Horregatik, aktibo ukiezinen balioa hobeto neurtu eta, horrela, beren enpresa bultzatu nahi duten finantzen profesionalek adierazle berri horiek hartu beharko dituzte, behar bezala interpretatzen ikasi beharko dute eta, horrela hartu beharko dituzte negozio erabakiak, horietan oinarrituta. Deusto Business Schoolek gonbidapena egiten dizu zerbitzu profesionalen sinadurako bazkide Javier Lizarraldek emango duen klase magistralera joateko. Hitzordua, gosari formatuan, urtarrilaren 17an (ostirala) izango da, goizeko 9:00etan, Donostiako gure egoitzan ( Aranzadi eraikina - Mundaizerako bidea 50). Klase magistralean, Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboa aurkeztuko da. Programa horren XII. Edizioa urtarrilaren 31n hasiko da eta zabalik dago matrikula egiteko epea. Breakfast PEDF & Knowledge-ren agenda 9:00: Kafea eta ongietorria 9:15 - 10:00: Hitzaldia: 10:00 - 10:30: Solasaldia IZENA EMATEKO Argibide gehiago: Natalia Vélez de Mendizabala nvelez@deusto.es
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude