Ikaskuntza-komunitatea: (Des)biktimizazio-prozesuak eremu judizialean eta indarkeria matxistak artatzen dituzten profesionalengan duen eragina

Comunidad de Aprendizaje: Procesos de (des) victimización en ámbito judicial e impacto en profesionales que atienden violencias machistas
2026/01/29
16:00 - 18:30
Barandiaran aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Gizarte Esku-hartzearen Psikologiako Masterretik hurrengo Ikaskuntza Komunitatera gonbidatzen zaituztegu. Sistema judizialeko biktimizazio eta desbiktimizazio prozesuei buruz hausnartuko dugu, baita indarkeria matxisten biktima diren eta bizirik iraun duten emakumeei laguntzeak esku-hartze sozialeko profesionalentzat dituen eraginei buruz ere. Susana Corral irakasle eta ikertzailea, Ana Abasolo auzitegiko medikua eta Paula Serra psikologoa izango ditugu gurekin. Urtarrilaren 29an izango da Deustuko Unibertsitateko Barandiaran Aretoan arratsaldeko 16:00etatik 18:30etara. Ikaskuntza komunitateak ikasleen, irakasleen, praktiketako tutoreen eta esku-hartze psikosozialeko eta osasun mentaleko profesionalen artean topo egiteko eta hitz egiteko aukera bat dira. Egitaraua informazio gehiagorekin. Nahitaezkoa da esteka honetan izena ematea.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude