Daniel Lacalleren hitzaldia

Daniel Lacalleren hitzaldia
2018/05/08
18:30 – 20:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Daniel Lacalle ekonomialariak emango duen hitzaldira. Maiatzaren 8an izango da, 18:30ean, Madrilgo Deusto Business Schoolen egoitzan (Castelló 76).

Lacalle La gran trampa bere liburuan jasotzen duen gaiaz arituko da, liburuan oso kritikoa da erakunde batzuekin, bere ustez “krisialditik irteteko engainuzko bidetik eraman gaituzte eta horrek beste krisialdi batera eraman gaitzake”.

Aurkezpena egiten arituko da José Luis Moreno, Board Advisory de Ernst & Young (EY) taldeko zuzendaria eta Deusto Business Schooleko Ekintzailetzako eta Berrikuntzako Lidergo Korporatiboari buruzko Programako zuzendariondokoa.

Izena emateko

 

Daniel Lacalle

Daniel Lacalle (Madril, 1967) Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna da eta Ekonomian doktorea. Nazioarteko finantza analista CIIA (Nazioarteko Inbertsioen Analisi Ziurtagiria) titulua dauka, masterra du Ikerketa Ekonomikoan (UCV) eta (PDD) graduondokoa IESEn (Nafarroako Unibertsitatea). Halaber, irakasle aritu da London School of Economics-en (2013, 2014 eta 2015eko udan); Enpresa Institutuan (Inbertitzaileentzako Ekonomia); Burtsako Ikasketeten Institutuan; AFI eskolan (2012, 2016) eta UNEDeko MEMFI Masterreko irakasle ere izan da (2013an, 2014an eta 2016an).

 

Karteren kudeaketaren eta inbertsioaren karrera Estatu Batuetan hasi zuen, eta Londresen jarraitu zuen (Citadel-en eta Ecofin Limited-en), hainbat arlotan: errenta aldakorra, finkoa, kapital arriskutsuak eta lehen gaiak.

 

Bost urtez jarraian bozkatu zuten Top 3, Extel Survey- ko kudeatzailerik onenen artean, Thomson Reuterseko rankingean, Estrategia Orokorraren, Petroleoaren eta Konpainia Elektrikoen kategorietan.

 

Kudeatzaile lanetan aritu baino lehen, finantzen analista izan zen ABN Amro (egun RBS ) eta hainbat ardura izan zituen Repsolen eta Enagasen, eta han OPV (IR Awards 2002) saria jaso zuen.

 

Lacallek idatzi dituen bestsellers-ak ingelesera, txinora eta portugesera itzuli dira, eta 50.000 kopia baino gehiago saldu dira. Horretaz gain, zutabea idazten du El Español-en, eta kolaboratzaile aritzen da hainbat hedabidetan: CNBC, BBC, Hedge Eye, Real Vision, El Mundo, Intereconomía, 13TV, Espejo Público, La Sexta, The Commentator, eta The Wall Street Journal.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

  1. Hola os mando este email para comentaros que no podré asistir a la conferencia de Daniel la Calle el próximo 8 de Mayo por motivos laborales.

    Gracias y un saludo.

Utzi erantzuna David Azulay(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>