Emilio Ontiverosen hitzaldia: Factores de riesgo en la economía Europea y Española

Emilio Ontiverosen hitzaldia: Factores de riesgo en la economía Europea y Española
2016/02/05
19:00 – 20:30
Aula 11- Edificio Aranzadi. Mundaiz, 50
 
Deusto Business Schoolek Elkargi S.G.R. erakundearekin batera antolatzen duen Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboaren hasiera dela eta, Emilio Ontiverosek, AFIko (Analistas Financieros Internacionales, S.A.) presidenteak, La Eurozona en transición: economías y sistemas financieros hitzaldia eskainiko du, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean.

Ekonomia globalak 2016an arrisku faktore handiagoak eta konplexuagoak ditu 2015ean izandakoak baino. Garatzen ari diren ekonomien, lehengaien ekoizleena bereziki, abiadura moteltzean, hazkunde globalerako aurreikuspenak txikiagoak izan litezke. Hazkundea txikiagoa izanik, AEBen eta Euroguneko moneta politikaren joera desberdinak bateratzen zaila izango da. Hori dela eta, hainbat arrisku geopolitiko sortzen dira eta bat, bereziki, espainiar ekonomian Katalunian irekitako prozesuaren eta izandako hauteskunde orokorren emaitzen ondorioz. Horrek ez du lagunduko espainiar ekonomiaren lehiakortasuna erabat sendotzen.

Emilio Ontiveros Enpresa Zientzietako lizentziatua eta doktorea da, baita Enpresaren Ekonomiako katedraduna ere. Analistas Financieros Internacionales, S.A. enpresaren sortzailea eta presidentea da, eta Afi Taldeko Tecnología, Información y Finanzas, S:A., Escuela de Finanzas Aplicadas, S.A. eta Afinet Globaleko presidentea ere bada. Hainbat liburu idatzi ditu bakarka eta beste batzuekin batera; aldizkari espezializatuetan ere hainbat artikulu eta kolaborazio egin ditu ekonomiaz eta nazioarteko finantzez.

 Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>